Hantil I.a

Hantil I.ak, hititen erregea, tronura, bere suhi Zidantaren laguntzarekin, bere aurreko eta koinatu zen Mursili I.a hilez igo zen, beharbada, azken hau, Siriatik, kanpaina militar batetatik itzultzen ari zela. Hantilen erregealdiaren xehetasun asko ezagutzen ez diren arren, ziuraski, K.a. 1590 eta K.a. 1560 artean gobernatu zuen.

Bere erregealdia, bere aurreko bi erregeak izan ziren Mursili I.a eta Hattusili I.aren garaian horrenbeste arrakasta izan zuten siriar kanpainak jarraituz hasi zuen, baina laster jasan zituen hurritar inbasio batzuk, hititar inperioaren zati handi bat arpilatu zutenak.

Bere erregealdiak, amaiera zakar bat izan zuen, bere seme Pisseni eta bere bilobekin batera, Zidanta I.ak hil zuenean, bere suhia eta Mursili I.aren aurkako azpijokoan gaizkide izan zuena.


Aurrekoa
Mursili I.a
Hititar erregea
K.a. 1590-K.a. 1560
Ondorengoa
Zidanta I.a
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.