Hans Selye
Hans Hugo Bruno Selye (hungarieraz: Selye János; Viena, 1907ko urtarrilaren 26a - Montreal, 1982ko urriaren 16a) Austrian jaiotako hungariar medikua izan zen. Vienan jaio eta Pragan hezi zen. Oso haurtzaro gogorra izan zuen, Bigarren Mundu Gerra zela-eta, eta zenbait herrialdetan zehar ibili zen. 1945-1976 bitartean Montrealgo Medikuntza eta Kirurgia Esperimentaleko Institutuko zuzendaria izan zen. Unibertsitatean erretiroa hartu ondoren, Estresaren Nazioarteko Institutua sortu zuen 1977an. Seyle endokrinologian nabarmendu zen, eta bereziki azpimarratzekoak ditu estresari eta eritasunei buruz egindako lanak. Egokitze Orokorraren Sindromearen teoria osatu zuen, arratoiekin esperimentuak egin ondoren, eta eztabaida ugari sortu zituen teoria harekin. Izan ere, Selyek zioenez, estresak garrantzi handiko zeregina du eritasunen bilakaeran. "Estres eragileei" (hau da, edozein eratako estimuluei) ezin aurre eginak, "egokitze eritasunak" sor ditzake (ultzerak, odol presio garaiegia, etab.). Gaur egun bere teorien ordez estresaren eredu kognitiboak hartzen dira aintzat, baina ezin uka daiteke ekarpen garrantzitsuak egin zituela. The Stress of Life (1956, Bizitzaren estresa) lana idatzi zuen.
Hans Selye | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1907ko urtarrilaren 26a | ||
Herrialdea | Kanada Austria Hungaria | ||
Lehen hizkuntza | alemana hungariera | ||
Heriotza | Montreal, 1982ko urriaren 16a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pragako Unibertsitate Karolina 1929) : medikuntza College of Philosophy of the Prague German University (en) 1931) German University in Prague Medical School (en) 1931) McGill Unibertsitatea 1933) Zientzietako doktore Johns Hopkins Unibertsitatea 1931) faculty of science, German University in Prague (en) 1931) | ||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa alemana hungariera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | medikua, endokrinologoa, unibertsitateko irakaslea, psikologoa eta fisiologoa | ||
Lantokia(k) | Austria-Hungariako Inperioa | ||
Enplegatzailea(k) | Montrealgo Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.