Hans Sebald Beham
Hans Sebald Beham (Nuremberg, 1500, Stuttgart, 1550eko azaroaren 22a) alemaniar margolari, grabatzaile eta imprimatzailea izan zen.
Hans Sebald Beham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nurenberg, 1500 |
Herrialdea | Free Imperial City of Nuremberg Alemania |
Heriotza | Frankfurt am Main, 1550eko azaroaren 22a (49/50 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta grabatzailea |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
1525eko urtarrilean bere jaioterritik bota zuten Barthel Beham anaiarekin eta Georg Penczekin batera, heresia, biraoa eta Udal Kontseiluaren autoritatea ez onartzea leporatuta. Laster itzuli ahal izan ziren, baina 1528an Sebaldek berriro ihes egin zuen, oraingoan plagioa leporatuta. Orduz geroztik Alemaniako hainbat hiritan lan egin zuen, hala nola Ingolstadt, Munich eta Stuttgarten.
Albrecht Dürerren ondorengo belaunaldiko Maisu txikietako bat izan zen. 252 grabatu, 18 akuaforte eta 1.500 xilografia inguru egin zituen. Bere grabatuak oso xeheak izaten ziren, batzuetan posta-zigilu baten tamainakoak. Gaiak nekazarien bizitzako eszenak, mitologia eta historia izan ziren, askotan elementu exotikoekin. 1552ra arte HSP monogramarekin sinatu zituen bere lanak, eta ondoren HSBrekin.
Beirateak Nurenbergen, David erregearen bizitzako eszenak margolan bat, otoitz-liburuetarako miniaturak eta armarriak ere egin zituen. Gainera, Dürerren inspiratutako zaldiaren eta giza irudiaren proportzioak jasotzen zituzten artista-eskuliburuak argitaratu zituen.
Iruditegia
- Seme oparoaten saila, 1538
- Maskara, 1544
- Josef eta Putifarren emaztea, 1544, 81 × 56 mm
- Hilabeteak irudikatzen dituzten bikote nekazariak, 1545
- Herkules eta Iolao Lernako hidra hiltzen, 1545
- Gaua, 1548
- Das Kunst vnd Lere Büchlin, 1567
- Adam eta Eva, 1543
- Karitatea
- Heriotza eta biluzia, 1547