Hans Reichenbach

Hans Reichenbach (Hanburgo, 1891ko irailaren 26a - Los Angeles, 1953ko apirilaren 9a) Alemaniako filosofoa izan zen. Fisikaren Filosofiako irakaslea izan zen Berlinen; 1933an, naziek aginpidea eskuratu zutenean, Turkiara erbesteratu zen eta Istanbulgo Unibertsitatean irakasle izan zen. Gero, Estatu Batuetara joan eta Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1928an, beste batzuekin batera, Berlingo Taldea sortu zuen, filosofiaren eta zientziaren arteko harremanak aztertu nahi zituen zientzialari- eta pentsalari-taldea. Reichenbachek ezagutza zientifikoaren metodo gisa eta ondorioen kritika gisa ulertzen zuen zientziaren filosofia. Harentzat probabilitatea gertaldien maiztasunaren muga da. Teoria kuantikoaren hizkuntza sistematizatzeko hiru balioko logika proposatu zuen. Idazlanak: Philosophie der Raum-Zeit-Lehre (Espazioaren eta denboraren dotrinaren filosofia); Philosophic Foundations of Quantum Mechanics (Mekanika kuantikoaren filosofia hastapenak); Modern Philosophy of Science (Zientziaren filosofia modernoa).

Hans Reichenbach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHans Friedrich Herbert Günther Reichenbach
JaiotzaHanburgo, 1891ko irailaren 26a
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaLos Angeles, 1953ko apirilaren 9a (61 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Memorial Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaBruno Reichenbach
Ezkontidea(k)Elizabeth Lingener Meyer Reichenbach (en) Itzuli  (1918ko ekainaren 15a -
Maria Reichenbach (en) Itzuli  (1946 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli 1915)
University of Applied Sciences Stuttgart (en) Itzuli
(1910 - 1911) : ingeniaritza
TesiaDer Begriff der Wahrscheinlichkeit für die mathematische Darstellung der Wirklichkeit (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMax Noether (en) Itzuli
Paul Hensel (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Hilary Putnam
Carl Gustav Hempel
Wesley C. Salmon (en) Itzuli
Norman M. Martin (en) Itzuli
Melvin Earl Maron (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
poloniera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Applied Sciences Stuttgart (en) Itzuli  (1920 -  1926)
Berlingo Humboldt Unibertsitatea  (1926 -  1933)
Istanbulgo Unibertsitatea  (1933 -  1938)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen  (1938 -  1953)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 185279166 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.