Hans Pfitzner

Hans Pfitzner (Mosku, 1869ko maiatzaren 5a - Salzburgo, 1949ko maiatzaren 22a) alemaniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Hans Pfitzner

Bizitza
JaiotzaMosku, 1869ko maiatzaren 5a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSalzburgo, 1949ko maiatzaren 22a (80 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaRobert Pfitzner
Hezkuntza
HeziketaHoch Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
errusiera
Irakaslea(k)Iwan Knorr (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Hochschule für Musik und Theater München (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Q1303845 Itzuli
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 15a0fda7-75dd-472b-8c51-6e78f99ac510 Discogs: 839679 IMSLP: Category:Pfitzner,_Hans Allmusic: mn0001478922 Find a Grave: 10308 Edit the value on Wikidata

Piano-irakaslea izan zen Koblentzako kontserbatorioan (1892-1893), Mainzeko Antzokiko zuzendari (1894-1896), Estrasburgoko Operako musika-zuzendari (1910-1916) eta Municheko Akademiako konposizio-irakasle (1930-1933), beste kargu askoren artean. Mainz, Berlin, Munich eta Estrasburgoko orkestretako zuzendari izan zen. Lan gehienak Wagner eta Schumannen eraginpean idatzi zituen, eta azken alemaniar erromantikotzat hartu izan da; Pfitznerren abestiak oso ederrak eta hunkigarriak dira. Mahlerrek Pfitznerren bi opera zuzendu zituen Vienan, baina arrakastarik handiena Palestrina operarekin lortu zuen, 1917. urtean Munichen. Pfitznerren joera tradizionalistak nazien gogoko izan ziren, baina geroago baztertu egin zuten. Aipatutako lanez gainera, beste lan nagusi batzuk dira: Der arme Heinrich (1891-1893, Heinrick behartsua), Die Rose vom Liebesgarten (1897-1900, Maitasunaren jardineko arrosa), eta Das Herz (1931, Bihotza) operak; bi sinfonia eta orkestrarako beste lan batzuk; piano-kontzertuak; biolin-kontzertuak; harizko tresnetarako bi kuarteto; kamerako musika, eta abesti ugari.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Pfitzner Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.