Hans Namuth
Hans Namuth (Essen, Alemania, 1915eko martxoaren 17a - Long Island, Estatu Batuak, 1990eko urriaren 13a) estatubatuar argazkilari eta zinemagilea izan zen, jatorriz alemaniarra.
Hans Namuth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Essen, 1915eko martxoaren 17a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | East Hampton (New York), 1990eko urriaren 13a (75 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Vu aldizkariaren erreportajeetako argazkilaria izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, errepublikanoen taldean. 1942an, Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen.
Bere ibilbide profesionalean, arte plastikoetako ehunka artista, pintore, eskultore nahiz arkitektori, atera zizkion argazkiak. Artistak (Jackson Pollock, Willem De Kooning, Josef Albers, Louis I. Kahn eta abar) beren lanean murgilduta ikus daitezke Namuthen argazkietan. Artista horiei buruzko hainbat film ere egin zituen: Willem De Kooning pintorea, Brancusiren atzera begirakoa Guggenheimen, Louis I. Kahn arkitektoa eta abar.
Namuthen lanak New Yorkeko Leo Castelli galerian egon ziren ikusgai, 1970eko hamarkada osoan zehar. Artisten argazkiak egiteaz gainera, Guatemalako Todos Santos herriko indiarren argazki asko egin zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.