Hans Jakob Christoffel von Grimmelshausen
Hans Jakob Christoffel von Grimmelshausen (Gelnhausen, 1621/1622 – Renchen, 1676ko abuztuaren 17a) alemaniar idazlea izan zen.
Hans Jakob Christoffel von Grimmelshausen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gelnhausen, 1622ko ekaina |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Renchen, 1676ko abuztuaren 17a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Renchen |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Israël Fromschmidt von Hugenfels, Samuel Greifenson von Hirschfeld, Simon Lengfrisch von Hartemfels, German Schleifheim von Sulsfort, Erich Stainfels von Frufensholm eta Melchior Sternfels von Fuchsheim |
grimmelshausen.org | |
Hamar urterekin Hesseko soldaduek bahitu zuten eta Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen. 1639tik armada inperialeko soldadua izan zen. Beranduenez 1644an bere erregimentuko Kantzelaritzan idazlea zen. Gerra amaitzean, Franz Egon von Fürstenberg Estrasburgoko gotzainaren zerbitzura sartu zen. 1665etik aurrera Renchenen magistratu izan zen eta literaturari ekin zion.
1669ko bere lanik ospetsuena Simplicius Simplicissimus (Der abenteuerliche Simplicissimus) eleberri pikareskoa da. Aurreko eleberri utopikoetan eta bidaietako literaturan oinarritu zen bere lanean.
Beste lan batzuk
- Schwarz und weiß oder die Satirische Pilgerin (1666)
- Der teutsche Michel (1670)
- Das Rathstübel Plutonis (1672)
- Die verkehrte Welt (1673)
- Deß Weltberuffenen Simplicissimi Pralerey und Gepräng mit seinem Teutschen Michel (1673)
- Des vortrefflichen keuschen Josephs in Ägypten erbauliche Lebensbeschreibung (Nürnberg 1670)
- Dietwalds und Amelindens anmutige Lieb- und Leidsbeschreibung (1670)
- Des durchlauchtigen Prinzen Proximi und seiner ohnvergleichlichen Lympidä Liebesgeschichterzählung (1672)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.