Hans Blix
Hans Martin Blix (Uppsala, Suedia, 1928ko ekainaren 28) politikari eta diplomazialari suediarra da. Suedian 1978 eta 1979 bitartean Kanpo Aferetako ministroa izan zen.
Hans Blix | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1981eko abenduaren 1a - 1997ko azaroaren 30a ← Sigvard Eklund - Mohamed ElBaradei →
1978ko urriaren 18a - 1979ko urriaren 12a ← Karin Söder (en) - Ola Ullsten →
1963 - 1976 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Uppsala, 1928ko ekainaren 28a (95 urte) | ||||||
Herrialdea | Suedia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gunnar Blix | ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea Stockholmgo Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Trinity Hall (en) | ||||||
Hezkuntza-maila | Candidate of Law (en) Doktoretza Zuzenbiden Doktorea | ||||||
Hizkuntzak | suediera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, legelaria, diplomazialaria eta Funtzionarioa | ||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Royal Swedish Academy of War Sciences (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Popular Liberala | ||||||
Nolanahi ere, Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileen komisio buru izateagatik (2000ko urtarriletik 2003ko ekaina arte) da ezaguna. Hori dela eta, Irakeko suntsipen handiko armak bilatu zituen 2002 eta 2003an, bat ere aurkitu gabe. Arma horien inguran George W. Bushek esandakoarekin bat ez eginda, AEBetan kritika gogorrak jasan behar izan zituen Hans Blixek. BBCn eginiko elkarrizketa batean (2004ko otsailaren 8an), Hans Blixek AEBetako eta Erresuma Batuko gobernuei leporatu zien Irakeko mehatxua iritzi publikoen aurrean nahita areagotu izana, 2003ko gerraren aldeko jarrera puztu nahian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Blix |
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |