Hans Adolf Krebs
Sir Hans Adolf Krebs (Hildesheim, Alemania, 1900eko abuztuaren 25a - Oxford, Ingalaterra, 1981eko azaroaren 22a) biokimikaria izan zen, azido zitrikoaren zikloa (Krebsen zikloa) aurkitzeagatik Nobel sariduna eta zaldun izendatua izan zena.
Hans Adolf Krebs | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Hildesheim, 1900eko abuztuaren 25a | ||
Herrialdea | Alemania Erresuma Batua (1939 - | ||
Bizilekua | Alemania | ||
Heriotza | Oxford, 1981eko azaroaren 22a (81 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Gymnasium Andreanum (en) Municheko Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea (1918ko abendua - 1919) Friburgoko Unibertsitatea (1919 - 1923) Hanburgoko Unibertsitatea (1919, 1923ko abendua - Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1923ko abendua - 1925) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza ohorezko doktorea ohorezko doktorea habilitation (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Ludwig Aschoff (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biokimikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea, Whitley Professor of Biochemistry (en) eta fisiologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Kaiser Wilhelm Society (en) 1930) Friburgoko Unibertsitatea (1931ko apirila - 1933ko uztailaren 1a) Cambridgeko Unibertsitatea (1933ko uztaila - 1935) Sheffieldeko Unibertsitatea (1935eko urriaren 1a - 1954) Oxfordeko Unibertsitatea (1954 - | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Bavariar Akademia Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Sociedad Española de Bioquímica y Biologia Molecular (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa |
Biografia
Hildesheimen jaio zen 1900ean. George Krebs otorrinolaringologoaren semea zen. Ikasketak herrian bertan hasi zituen eta ondoren medikuntza ikasi zuen Göttingen, Friburgo eta Hanburgoko unibertsitateetan (1918-1925) eta ondoren kimika ikasi zuen urtebetez Berlinen. 1930an Kaiser Wilhelm Institutuan Otto Warburgen laguntzailea izan zen.
1932an Alemaniako armadan sartu zen baina urte betera berriro medikuntzara itzuli zen eta urearen zikloa aurkitu zuen Friburgoko unibertsitatean. Judua zenez 1933an Alemania Nazitik ihes egin behar izan zuen eta Cambridgeko Unibertsitatean sartzeko gonbidapena jaso zuen. 1937an azido zitrikoaren zikloa deskribatu zuen, gerora bere izena eramango zuena.
1945ean Sheffieldeko unibertsitatean biokimika irakasle hasi zen eta 1954ean Oxfordeko Unibertsitatera joan zen eta bertan aritu zen erretiratu zen arte. 1957an eman zioten azido zitrikoaren aurkikuntzarengatiko Nobel Saria eta 1958 zaldun (Sir) izendatu zuten. Oxforden bertan hil zen 1981ean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |