Hans-Jürgen Syberberg

Hans-Jürgen Syberberg (Nossendorf, Alemania, 1935eko abenduaren 8a) alemaniar zinema-zuzendaria da.

Hans-Jürgen Syberberg

Bizitza
JaiotzaNossendorf (en) Itzuli, 1935eko abenduaren 8a (88 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria, argazki-zuzendaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Alemania
Jasotako sariak
MugimenduaAlemaniako Zinema Berria

syberberg.de
IMDB: nm0842944 Allocine: 23055 Allmovie: p113415 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Pomeraniako herri batean bizi izan zen 1957 arte, Rostocka joan zen arte. Rostocken (Alemaniako Errepublika Demokratikoa, orduan) sobietar film eta UFA alemaniar ekoiztetxearen film luze zahar ugari ikusteko aukera izan zuen. Bertolt Brechtek sortu zuen Berliner Ensemble antzerki-konpainia ospetsuko kideetako bat ezagutu ondoren, erakunde horrek Mendebaldeko Berlina gonbidatu zuen. Han hamazazpi urte geroago Nach meinem letzten umzug izango zenaren lehen zirriborroak grabatu zituen. 1963an lanpostu bat lortu zuen Bavariako telebistan, eta hiru urtean ehun eta laurogei dokumental eta iragarki egin zituen. Bien bitartean doktore-tesia egin zuen, Friedrich Dürrenmatten absurduari buruzkoa.

Zineman, Fritz Kortner antzezlearen saio batzuen filmaketarekin egin zuen debuta, eta Ludwig, errege birjin baten requiema filmak eman zion ospea. Bere obran Alemaniako duela gutxiko historia aztertu du batez ere, eta oso eztabaidatua izan da, erkideak hipokritatzat eta egozentrikotzat agertzen dituelako, Hitler, Alemaniako film bat izeneko filmean, adibidez.

Richard Wagnerren Parsifal operaren zinemarako bertsioaren ondoren, apenas egin duen beste filmik. Azken lanen artean aipagarriak ditu Edith Clever antzezlearen bakarrizketekin egin dituen filmak, hala nola Die nacht, sei bat orduko film luzea, non aztertzen baititu neonazismoaren berragertzea eta munduko kulturaren amerikanizazioak dakartzan arriskuak, besteak beste. Beste zenbait film aipagarri: Sex-Businees Made in Passing (1969); Nach meinem letzten umzug (1970); Karl May (1974); Winifred Wagner (1975); Pentesilea (1987), Höhle der Erinnerung (1997).

Gaur egun, Munichen bizi da.

Filmografia

  • 1965 - Fünfter Akt, Siebte Szene. Fritz Kortner probt Kabale und Liebe
  • 1965 - Romy. Anatomie eines Gesichts
  • 1966 - Fritz Kortner spricht Monologue für eine Schallplatte
  • 1966 - Wilhelm von Kobell
  • 1966 - Die Grafen Pocci - einige Kapitel zur Geschichte einer Familie
  • 1968 - Scarabea - Wieviel Erde braucht der Mensch
  • 1969 - Sex-Business - made in Pasing
  • 1970 - San Domingo
  • 1970 - Nach meinem letzten Umzug
  • 1972 - Ludwig - Requiem für einen jungfräulichen König
  • 1972 - Theodor Hierneis oder: Wie man ehem. Hofkoch wird
  • 1974 - Karl May
  • 1975 - Winifred Wagner und die Geschichte des Hauses Wahnfried von 1914-1975
  • 1978 - Hitler, ein Film aus Deutschland
  • 1981 - Parsifal
  • 1984 - Die Nacht
  • 1985 - Edith Clever liest Joyce
  • 1986 - Fräulein Else
  • 1987 - Penthesilea
  • 1989 - Die Marquise von O.
  • 1993 - Syberberg filmt Brecht
  • 1994 - Ein Traum, was sonst
  • 1997 - Höhle der Erinnerung

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.