Hannes Strydom

Johannes Jacobys "Hannes" Strydom (Welkom, Estatu Askea, 1965eko uztailaren 13a - Mpumalanga, 2023ko azaroaren 19a) hegoafrikar errugbilaria izan zen, bigarren lerroko postuan aritzen zena.[1]

Hannes Strydom
Bizitza
JaiotzaWelkom (en) Itzuli, 1965eko uztailaren 13a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaMpumalanga, 2023ko azaroaren 19a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Pretoria (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Hegoafrikako errugbi selekzioa1993ko uztailaren 3a-1997ko abuztuaren 23a
21
5
 
Posizio edo espezialitateabigarren lerrokoa
Pisua114 kilogramo
Altuera198 zentimetro

Probintzia mailan jokatu zuen Eastern Province, Northern Transvaal eta Transvaalekin, azken talde honetan Kobus Wieserekin bigarren lerroan jokatuz. Super Rugby txapelketan Gauteng Lionsen jokatu zuen.

1993ko uztailean egin zuen debuta Hegoafrikako errugbi selekzioarekin, Frantziaren aurkako partida batean, eta guztira 21 partida jokatu zituen 1997ra arte. Munduko txapeldun izan zen bere selekzioarekin [1995eko Munduko Errugbi Txapelketa|1995]]ean.

58 urte zituela hil zen errepideko istripu batean.

Erreferentziak

  1. O'Reilly, Glen. (2023-11-20). Hannes Strydom: Ex-South Africa rugby star dies in car crash accident. (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.