Hannes Alfvén
Hannes Alfvén (Norrköping, Suedia, 1908ko maiatzaren 30a - Djusholm, Suedia, 1995eko apirilaren 2a) suediar astronomo eta fisikaria izan zen.
Hannes Alfvén | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hannes Olof Gösta Alfvén |
Jaiotza | Norrköping (en) , 1908ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Danderyd, 1995eko apirilaren 2a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Djursholms Begravningsplats (en) |
Familia | |
Aita | Johannes Alfvén |
Ama | Anna-Clara Romanus-Alfvén |
Ezkontidea(k) | Kerstin Alfvén (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea (1926 - 1934) |
Tesia | Investigations on the Ultra-short Electro-magnetic Waves (en) |
Tesi zuzendaria | Manne Siegbahn |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, astronomoa, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniari elektrikoa eta zientzia-fikzio idazlea |
Enplegatzailea(k) | Uppsalako Unibertsitatea (1934 - 1938) Royal Institute of Technology (en) (1940 - 1967) Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon (1967 - 1988) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Royal Society Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Indiako Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Izengoitia(k) | Olof Johannesson |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Fisikako Nobel saria jaso zuen 1970. urtean plasmei (ioi positibo eta negatiboak dituzten gasei) eta plasma horiek eremu magnetiko eta elektrikoetan duten portaerari buruz egin zituen ikerketengatik. Oinarrizko fisika, astronomia, astrofisika eta kosmologia landu ditu. Aurora polarraren fenomenoa, eguzkiak eta lurraren eremu magnetikoak jaulkitzen dituzten partikulen elkarreraginaren bidez azaltzen duen teoria bat proposatu zuen. Marte eta Jupiterren artean planeta bat sortzeko saioak huts egin ondoren gelditu ziren hondakinak izan daitezkeela asteroideak iradoki zuen. Unibertsoa materiaz adina antimateriaz osatuta dagoela bermatzen duen teoria bat garatu zuen. Eguzki-sistemaren barruan momentu angeluarraren banaketa azaltzen saiatu direnetako bat izan zen.
"Alfvénen uhinak" aurkitu zituen: plasmetan uhin magnetohidrodinamikoak zeudela iragarri zuen 1942. urtean. Bere ideiak izarretako plasmei eta izarretako erreaktoreei aplikatu zaizkie, eta bultzada handia eman diete plasma-konfinamendu magnetiko deiturikoaren bidez fusio nuklear kontrolatua egiteko ikerketei.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak