Hannah Collins
Hannah Collins (Londres, Erresuma Batua, 1956) britainiar artista, irakaslea, argazkilaria, zinemagilea eta zinema ekoizlea da.[1]
Hannah Collins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Slade School of Fine Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, zinemagilea, zinema ekoizlea, artista bisuala eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Arte garaikidea |
hannahcollins.net eta hannahcollins.net |
Biografia
Collinsek Londresko Slade Shool of Fine Arts-en (1974-78) eta Ameriketako Estatu Batuetan Fulbright beka batekin (1978-79) ikasi zuen. Artista plastikoa izateaz gain, irakaslea izan da Kaliforniako Davis Unibertsitatean eta Londresko Royal College of Art delakoan. 2007-2008an irakasle gonbidatua izan zen Le Fresnoyn, Roubaixen, Arts Contemporains-en Studio nazionalean.[2]
Hannah Collins Bartzelona eta Londresen artean bizi da.'[3]
Ibilbide artistikoa
Collinsen lanak oroimenaren, historiaren eta mundu modernoko egunerokotasunaren esperientzia kolektiboetan jartzen du arreta. Ezaguna da bere argazki-instalazioengatik, baina ijitoei buruzko filmak ere zuzendu ditu Espainian eta Errusiako landa-herri batean.[4]
Hainbat zinema-jaialditan eta nazioarteko ekitaldietan parte hartu du, hala nola Veneziako (1988 eta 2011) eta Istanbuleko (1992) biurtekoetan.
Erakusketak
Bereziki aipatzekoak dira bere erakusketak, besteak beste, Institute of Contemporary Arten (Londres, 1989); Tate Gallery (Londres, 2000); Centre for Contemporary Art (Varsovia, 1993); Centre d’Art Santa Mónica (Bartzelona, 1993); Centre for Contemporary Arts (Glasgow, Erresuma Batua, 1996); Irish Museum of Modern Art (Dublín, 1996); Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia, 1996); Peer Foundation (Londres, 2003); Malagako Arte Garaikideko Zentroa (2003); Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Museoa-Museoa (2008); Centro Georges Pompidou (Paris, 2009); Suñol Fundazioa Bartzelonan (2012), Sprengel Museum (Hanóver, Alemania, 2015), Reina Sofía Museoa (Madril), MACBA (Bartzelona), Dallas Museum of Art, MNHA Luxemarte,edo Arte Garikideko Helga de Alvear Museoa.[5][6][7][8][2]
Filmografia
- 2001 Abeslaria, Basilisk Communications-ek ekoitzia, Londres.
- 2006 Current History, Hannah Collinsek ekoitzia.[9]
- 2006 Beshencevo – A Current History – Hannah Collinsek ekoitzia, Sevillako Biennale, Film London.[10]
- 2007 Basilisk Communications-ek ekoitzitako Parallel, Londres.[11]
- 2007 La Mina 2001-2007, Seacex, Spainek ekoitzia.[12]
- 2008 Hannah Collins eta Le Fresnoyk ekoitzitako Solitude and Company, Studio National, Frantzia.[13]
Sariak eta aintzatespenak
Erreferentziak
- Viaje a la esencia del festín
- «Hannah Collins» Colección Banco de España.
- El nuevo rumbo de la Joan Prats
- Filmografía. Web oficial Hannah Collins.. .
- El festín frágil. Fundació Suñol.
- «Collins, Hannah» www.museoreinasofia.es.
- MACBA. Hannah Collins. .
- «Nomad I» Museo de Arte Contemporáneo Helga de Alvear.
- Fundación La Caixa. (2009). Hannah Colllins. Historia en curso. .
- «British Council Film: Beshencevo: A Current History» film-directory.britishcouncil.org.
- «La caja negra de Hannah Collins en la iglesia de la Laboral se abrirá el 14 de marzo» El Comercio 2008-03-07.
- «El Dorado – Matinal de cine en ZUMZEIG: La Mina & Historia Actual [de Hannah Collins»] El Dorado 2021-06-05.
- BFM 27 — Hannah Collins, Solitude and Company. .
- «Hannah COLLINS» TEA Tenerife Espacio de las Artes.
- ARTEINFORMADO. (20140603). «9º SPECTRUM International Prize for Photography, Beca, jul 2013» ARTEINFORMADO.