Hang 'Em High
Hang 'Em High (euskaraz Zintzilika 'Itzak Goi-Goian) 1968ko Ted Post estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. Clint Eastwood, Inger Stevens, Ed Begley eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Hang 'Em High |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ted Post |
Gidoigilea(k) | Leonard Freeman Mel Goldberg (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Clint Eastwood Inger Stevens Ed Begley Pat Hingle Charles McGraw Ben Johnson Bruce Dern Dennis Hopper L.Q. Jones James MacArthur Arlene Golonka (en) ![]() Mark Lenard (en) ![]() Alan Hale, Jr. (en) ![]() Bert Freed Bob Steele James McArthur (en) ![]() James Westerfield (en) ![]() Roy Glenn Ruth White Bill Zuckert John Wesley Larry J. Blake Jack Ging Joel Fluellen Benny Hill | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Leonard Freeman |
Konpainia ekoizlea | Malpaso Productions |
Edizioa | Antonietta Zita (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Arthur Krams (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dominic Frontiere (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Richard Kline (en) ![]() Richard H. Kline Leonard J. South |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oklahoma |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Jed Cooper (Clint Eastwood) azienda lapurtzea leporatzen dioten eta justizia heuren eskutik hartu nahi duten bederatzi gizonek urkatzera doaz. Halere, bi akats egingo dituzte: bata okerreko gizona urkamendira eramatea, eta bigarrena hil dutelakoan bizirik uztea. Azken unean Fentom epailearen (Pat Hingle) agindupeko sheriffak heriotzetik salbatuko du. Epaileak Cooperri iragana ahaztu dezala aholkatu eta Oklahomako lurraldean komisari lanpostua eskeiniko dio, bertan eginkizun zailak bete eta kriminalak epailearen aurrera epaituak izateko eramanez.
Halere, Cooperren bizitza urkamendiko sokak estutzerakoan lepoan utzi zion zauriaz markatua dago, gainera egun batez bederatzi gizon horietako bostek erasotu eta larriki zauritua utziko dute. Raquel (Inger Stevens) izeneko emakumeak zaindu eta sendatuko du, eta trukean bere senarra hil eta ondoren bera nork bortxatu zuen topa dezan eskatuko dio. Cooper zaurietatik sendatzean epaileak bost erasotzaileak atzeman eta atxilotzeko baimena emango dio.
Aktoreak
- Clint Eastwood: Jed Cooper
- Inger Stevens: Rachel Warren
- Ed Begley: Wilson kapitaina
- Pat Hingle: Adam Fenton epailea
- Ben Johnson: Dave Bliss marshalla
- Charles McGraw: Ray Calhoun sheriffa, Red Creek
- Ruth White: Madame 'Peaches' Sophie
- Bruce Dern: Miller
- Alan Hale Jr.: Matt Stone
- Arlene Golonka: Jennifer
- James Westerfield: Presoa
- Dennis Hopper: Profeta
- L.Q. Jones: Loomis
Kanpo estekak
- Hang 'Em High filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Hang 'Em High filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)