Hanan Al Hroub
Hanan Al Hroub 1972an Betleemeko Dheisheh-ko errefuxiatu eremuan jaiotako irakasle palestinarra da eta indarkeria egoeretan murgilduta bizi diren umeekin egiten du lan. 2016an Varkey Fundazioaren Global Teacher Prize saria jaso zuen, hezkuntzaren nobel saritzat hartu ohi den errekonozimendua.
Hanan Al Hroub | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | حنان حامد محمد الحروب, Hanan Al Hroub |
Jaiotza | Dheisheh (en) , 1972ko martxoaren 6a (52 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Hezkuntza | |
Heziketa | Al-Quds Open University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Hanan Al Hroub Dheishehen hazi zen, Betleemeko kanpoaldean dagoen errefuxiatu eremuan. Lehen ikasketak burutu zituen Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) eskola batean.[1] Bigarren intifada garaian Al-Quds unibertsitate irekian itzultzaile izateko ingelesa ikasketak burutzen ari zen. Bere seme-alabek senarrarekin etxerako bidean bizitako tiroketa bortitz baten ondorioz umeek trauma psikologikoak garatu zituzten.[2] [3]
Halako egoerak bizi dituzten umeei laguntzeko irakasle aditurik ez zegoela ikustean, bere ikasketak aldatzeko eta lehen hezkuntzan espezializatzeko erabakia hartu zuen. [4] Ramallah-n Al-Bireh auzoko Samiha Jalil eskolako 6-10 urteko umeen irakaslea da.[3] [5]
Metodo propioa garatu du ikasleek errespetuan eta konfiantzan oinarrituriko harremanak garatu ahal izateko eta bizitzako alderdi guztietako indarkeria baztertuz. Liburu bat idatzi du: We Play, We Learn (Jolasten dugu, Ikasten dugu). [6][7][8]
Sariak eta errekonozimenduak
2016an Varkey Fundazioaren Global Teacher Prize saria jaso zuen.[3] Sari honek errekonozimenduaz gain, hamar urtez urtero 100.000$ diru-laguntza du. Saria bildu zueneko hitzaldian dirua mundu osoko ikasle eta irakasleak garatzen laguntzeko erabiltzeko asmoa adierazi zuen. [9]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «“The only thing that can change the future is education.” | UNRWA» UNRWA (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- «Munduko irakaslerik onena Hanan Al Hroub palestinarra da | Aniztasuna» www.aniztasuna.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Ingelesez) «Hanan Al Hroub - The Global Teacher Prize» The Global Teacher Prize (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Ingelesez) «Winner 2016 - The Global Teacher Prize» The Global Teacher Prize (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Gaztelaniaz) «¿Cómo enseña la mejor profesora del mundo? Conoce los métodos de Hanan Al Hroub - Global Teacher Prize Chile» Global Teacher Prize Chile 2016-08-01 (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- Naiz+, Naiz+,. (2016-03-15). «Palestinako maistra bat, munduko irakaslerik onena» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Gaztelaniaz) Baeza, Lourdes. (2016-03-14). «Una palestina, elegida la mejor profesora del mundo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Gaztelaniaz) «Hanan Al Hroub, la mejor profesora del mundo cambia "armas" por juguetes» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
- (Ingelesez) Sherwood, Harriet. (2016-03-18). «Palestinian Global Teacher victor: 'My students are the true prize winners'» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-04-02).
Kanpo loturak
- Hanan Al Hroub- Global Teacher Prize 2016- Winner (Bideoa)
- Education as a Human Right: An evening with Hanan Al Hroub. (Bideoa)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hanan Al Hroub |
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Hanan Al Hroub |