Hanafi
Hanafi (arabieraz: حنفى) Abu Hanifah imamak (Kufan 699-767) sortutako eskola juridiko islamiarra edo madhab-a da. Eskola guztietatik sakratuak kontsideratzen diren testuen interpretazio malguena egiten duena da. Zabalpen gehiena duen eskola da, musulman guztien %45ak jarraitzen duelarik: Abbastarren eta Otomandarren inperioetan eskola ofiziala izan baitzen.
Gaur egun, Turkia, Siria, Irak, Jordania, Palestina, Balkanak, Kaukasoa, Pakistan, Afganistan eta Asiako ekialdean arrakasta gehien duen eskola da.
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.