Hana O'Regan
Hana Merenea O'Regan (Wellington, Zeelanda Berria, 1973) maorieraren aldeko zeelandaberritar ekintzailea eta akademikoa da. Ngāi Tahu iwiko (tribu) kidea da.[1][2]
Hana O'Regan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wellington, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Bizilekua | Christchurch |
Familia | |
Aita | Tipene O'Regan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Auckland University of Technology (en) Victoria University of Wellington (en) Queen Victoria Māori Girls' Boarding School (en) University of Otago (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesia | Te Tīmataka Mai O Te Waiatataka Mai O Te Reo (en) |
Tesi zuzendaria | Tania Ka'ai (en) John Moorfield (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa |
Enplegatzailea(k) | Victoria University of Wellington (en) University of Otago (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Wellingtonen jaio zen 1973an, Tipene O'Regan akademikoaren eta Sandra O'Regan erizainaren bost seme-alabetatik gazteena.
O'Reganek Maori Ikasketak eta Politika Zientzia ikasi zuen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean 1993an graduatuz. Hurrengo urtean Maori Ikasketen graduondoko diploma lortu zuen Otagoko Unibertsitatean, Mahu Kura Kai Tahu izenburuko graduondo amaierako lanarekin. 1998an Maori Ikasketen masterra egin zuen, Otagokoan ere.
Ondoren doktore-ikasketak egin zituen Aucklandeko Teknologia Unibertsitatean Tania Ka'ai tesi-zuzendaria zuela. 2016an bukatu zuen doktore-tesia, Te tīmataka mai o te waiatataka mai o te reo izenburukoa, eta 2017an doktore bihurtu zen.
O'Reganek hainbat poestia, waiata (kantak) eta ez-fikziozko artikulu eta lanak idatzi ditu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Matthews, Philip. (2019-04-27). «National Portrait: Hana O'Regan - Māori language advocate» Stuff (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
- (Ingelesez) Kōmako. Hana Merenea O’Regan. (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).