Han (etnia)
Han etnia[1] (txinera tradizionalez: 漢族; txinera sinplifikatuz: 汉族; pinyinez: hànzú) Txina eta munduko talde etniko garrantzitsuena da. Txinako biztanleriaren % 92 eta mundukoaren % 19 etnia honetakoa da.
Han | |
---|---|
Han etnia (berdez) Txinan | |
Biztanleak guztira | |
c. 1.300 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Txina: c. 1.260 milioi Taiwan: 22.575.365 Thailandia: 9.392.792 Malaysia: 6.650.000 Ameriketako Estatu Batuak: 3.794.673 Indonesia: 2.832.510 Singapur: 2.547.300 | |
Hizkuntza | |
Txinera | |
Erlijioa | |
Txinatar erlijio tradizionala | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Txinatar herriak |
Etnia
Han etnia Txinako berezko jendea da; haiek egin zuten txinatar kultura eta estatua, eta denboraren poderioz ondoko etniak erakarri zituzten; batzuk menperatu zituzten, beste batzuen menpean geratu ziren, aldiz (mantxu dinastian adibidez), baina azkenean ia denak irentsi zituzten.
Hori dela-eta, ez dira fisikoki berdinak (iparraldekoak eta hegoaldekoak konparatuta), baina bai kulturalki. Txinera hizkuntzaren dialektoak (hizkuntzak, hobeki) hizkuntza erromantzeak bezain ezberdinak dira, hala ere idazkera bat da.
Haien artean azpietniak daude, hakka etnia kasu.
Han etnia munduan zehar
Gehiengo diren herrialdeak
- Txinako Herri Errepublika: 1.207.541.842 (%91,5)
- Txinako Errepublika edo Taiwan: 22.575.365 (%86)
- Singapur: 2.684.936 (%74,2)
Gutxiengoa diren herrialdeak
- Indonesia: 7.566.200
- Thailandia: 7.053.240
- Malasia: 6.590.500
- Ameriketako Estatu Batuak: 3.376.031
- Kanada: 1,612.173
- Vietnam: 1.263.570
- Filipinak: 1.146.250
- Myanmar: 1.101.314
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Nola bihurtu zen Han etnia munduko ugariena.
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |