Hamm
Hamm Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdearen ekialdean dago, Dortmund udalerritik hurbil. 2010ean 181.783 biztanle zituen.
Hamm | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||||||||||||
Eskualdea | Arnsberg | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Thomas Hunsteger-Petermann | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Hamm | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 59001–59077 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 05915000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 51°40′00″N 7°49′00″E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 226.43 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 63 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Coesfeld (en) , Warendorf District (en) , Soest (en) , Unna (en) , Ahlen, Welver eta Drensteinfurt | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 180.849 (2022ko abenduaren 31) 1.611 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 798,7 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 02307, 02388, 02389 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Oranienburg, Afyonkarahisar, Bradford, Chattanooga, Kalisz, Mazatlán, Toul, Crotona, Santa Monica eta Berlin-Mitte | ||||||||||||||||||||
Matrikula | HAM | ||||||||||||||||||||
hamm.de |
Etimologia
Ham hitzak "izkina" esan nahi du aleman zaharrean, izan ere Lippe ibaiak eta Ahse errekak bat egiten duten izkinan baitago hiria. Garai batean thom Hamme izena izan bide zuen, baina azkenik gaur egungo Hamme-ra eraldatu da.
Historia
Hamm hiria 1226ean Adolfo I.ak Markeko kondeak sortu zuen, ondoren Mark konderriko hiriburua ian zelarik. 1262an hiri titulua jaso zuen. 1469an Hansa Ligako kide bilakatu zen. Garai hartan inguruko herri garrantzitsuenetakoa zen, gaur egungo Ruhr-eko hiriak herrixkak baino ez baitziren.
1933an Datteln-Hamm Canal ubidea bukatu zuten, izenean aipaturiko bi hiriak lotzen zituena. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten, tartean eraikin historiko gehienak. 1974ean Bockum-Hövel eta Heessen udalerriak anexionatu zituen.
Datteln-Hamm Canal
Datteln eta Hamm elkartzen dituen ubidea da. Hamm hirian bertan hiru kai daude, ubideetako kaien artean Alemaniako bigarren kai handiena osatzen dutelarik. Itsasontziek urtero 1'4 milioi tona material mugitzen dute Hammen. 47'2 kilometrotako luzera du eta 6'8 metrotako desnibela.
Hiri senidetuak
Koblentza ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
|
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
- Hammgo Udal webgunea (Alemanez)