Hamarreko txiki
Hamarreko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2]
Adibidea: Mando baten gainean
Hamarreko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[3]
- Man -- do ba -- ten gai -- ne -- an // Do -- min -- go Kan -- pai -- na
- 1..........2....3......4....5.......6.......7 // 1........2........3....4.......5.......6
Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:[4][5]
- Mando baten gainean (7)
- Domingo Kanpaña (6a)
- ez zihoak hutsikan (7)
- mando horren gaina. (6a)
- Azpian dihoana (7
- mandoa dek baina, (6a)
- gainekoa ere badek (7)
- azpikoa haina (6a)
- mando baten gainean (7)
- bestea alajaina. (6a)
Doinu batzuk
Bertsolaritzaren Datu-Basean 172 doinu eskaintzen dira[6] eta horietatik 31 dira nahiko ezagunak.[7]
Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, 172 gutxienez, esate baterako, hauek:
- Motibo bat nigana (Bizkaiko txerriarenak)[8]
- Bizkaiko aberatsak
- Batetikan korrozka (Antton eta Maria, edo Poltsa beroarenak)
- Esne saltzailearena
- Mando baten gainean (Domingo kanpaña)[4]
Erreferentziak
- «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- Mendizabal, Mikel. ([1993?]). Txikitik handira. G.I.E ISBN 84-7703-040-5. PMC 31496103. (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
- «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Mando baten gainean - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- (Gaztelaniaz) «Mando baten gainean. Euskal Abestiak /Cancionero vasco» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko txikirako doinuak (172)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko txikia. 31 doinu ezagunak. Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
Ikus, gainera
- Hamarreko handi
- Zortziko handi
- Zortziko txiki
- Kopla txiki
- Hamarreko txikiak
- Kopla zaharrak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.