Hamana aintzira
Hamana aintzira (japonieraz: 浜名湖 Hamano-ko) Japoniako aintzira gazikara bat da, Shizuoka prefeturan dagoena. Japoniako hamargarren aintzira handiena da. Kosai eta Hamamatsu hirien artean kokaturik dago eta 65 km²-ko azalera dauka.
Hamana aintzira 浜名湖 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 0 m |
Mota | aintzira |
Azalera | 65 km² |
Sakonera | 16,6 m |
Bolumena | 350 hm³ |
Eponimoa | Hamana district (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°44′28″N 137°34′11″E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Shizuoka |
Izendaturiko hiria | Hamamatsu |
Ur-gorputza | Enshū Sea (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Filipinetako itsasoa |
Erresidentzia denbora | 7,8 a |
Mendizaletasuna |
Historia
Aintzina ur gezatako aintira zen baina 1498ko lurrikarak topografia aldatu eta itsasoari lotuta gelditu zen eta gaur egun ur gazikara dauka.
Aintziraren aurreko izena Tohotsu-afumi (遠つ淡海, urrutiko ur-gezatako aintzira) izena dauka, izan ere herrialdearen botereguneak ziren Nara eta Kyoto hirietatik Biwa aintzira baino urrunago kokaturik baitago. Biwa aintzirari Chikatsu-afumi izena eman zioten, "gertuko ur-gezatako aintzira".
Jarduera ekonomikoa
Arrantza eta kultiborako erabili izan da, ezagunak dira bertako japoniar aingirak, nori algak, ostrak eta dordoka txinatarrak. Arrantzaleek japoniar lupia eta Sillaginidae eta Pleuronectidae familietako arrainak hartzen dituzte.
Azken urteetan turismoa ere bultzatu da eta aisialdi eremuak ezarri dira.