Hamalaudun

Hamalaudun edo soneto hamalau lerroko poesia lana da, lau lerroko bi ahapaldiz eta hiruko beste biz osatua.[1] Giacomo da Lentini siziliarrak asmatua,[2] soneto italierazko sonetto hitzetik dator, "kantatxo" esan nahi duena. Erdarazko literaturetan erabilia da oso:

  • Ingelesezko literaturan a-b-a-b, c-d-c-d, e-f-e-f, g-g du errima-egitura eta William Shakespearek 154 idatzi zituen.
  • Italierazko literaturan a-b-b-a, a-b-b-a hasi ondoren bi aldaera ditu: c-d-e-c-d-e[3] eta c-d-c-c-d-c. Denboraren poderioz beste aldaerak agertu ziren, c-d-c-d-c-d adibidez.
  • Okzitanierazko literaturan a-b-a-b, a-b-a-b, c-d-c-d-c-d du egitura eta Paolo Lanfranchi da Pistoia koblakariak jada 1284an erabili zuen.
  • Gaztelaniazko literaturan a-b-b-a, a-b-b-a hasi ondoren hiru aldaera klasiko ditu: c-d-e-c-d-e, c-d-e-d-c-e eta c-d-c-d-c-d.
  • Portugalgo literaturan a-b-b-a, a-b-b-a, c-d-c, d-c-d[4]
  • Frantsesezko literaturan, italierazko sonetoa da tradizionala baina bere aldaerak ere badituzte, adibidez: françoiseses sonetoa a-b-b-a, a-b-b-a-c-d-c-e-d-e du egitura.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. "Giacomo Da Lentini".
  3. Adibidez Francesco Petrarca, Voi ch’ascoltate in rime sparse il suono.
  4. Adibidez Francisco de Sá de Miranda, O sol é grande, caem co'a calma as aves.

Kanpo estekak

Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.