Hamaika Bide Elkartea

Hamaika Bide. Euskal Erbesteen Kulturak Ikertzeko Elkartea 2000. urtean ofizialki sortu zen ikerketa taldea da, nahiz eta haren partaideak lehendik elkarrekin lan eginda izan.

Elkarte honek argitalpen asko kaleratu ditu

Elkarte honetan Hego Euskal Herriko lau lurraldetako eta Euskal diasporako espezialistak bildu ziren hainbat euskal herritarrek izandako erbestealdiak ikertzeko.

Jose Angel Askunze Arrieta Deustuko Unibertsitateko katedratikoa izan zen sortu zenetik urte luzeetan bere lehendakaria[1].

Hasiera batean bereziki Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian izandako ondorioz eragindakoa baina beste batzuk baztertu gabe, ikertzeko eta haien emaitza kulturalak zein artistikoak ezagutarazteko. Oraindik izen hori gabe 1999an Donostian eta Gernikan "60 urte eta gero" batzarra antolatu zuten; batzar hori ondoren eta proposamen horren inguruan lanean jarraitzeko asmoz elkartea sortu zen. Beraz,1999. ondoren urtero nazioarteko batzarrak antolatzen joan dira eta zegozkien akten bildumak argitaratzen; aldi berean, erbesteko zenbait idazleen lanak berreskuratu eta berriro argitaratu dituzte, besteak beste ondoko hauenak: Cecilia García Gilarte, Ildefonso Gurrutxaga, Ertze Garamendi, Jose Martin Elizondo, Eduardo Ugarte, Kepa Derteano, Castor Narvarte eta Arantzazu Ametzaga.

Izena

Elkarte berriaren abiapuntua ez zen ideologia zehatz batean mugatzen eta hortik dator, hain zuzen, aukeratutako izena: jakina denez "hamaika" euskaraz "ezin kontaren" sinonimoa izan daiteke eta horrekin euskal erbesteratuek aukeratutako eta suertatutako ibilbideen ugaritasuna grafikoki adierazi egin nahi zen. Ondorioz, ideologia guztietako pertsonalitateak ikertu ditu Hamaika Bide Elkarteak: anarkistak, abertzaleak, komunistak, sozialistak... zenbait kasutan faxisten arlotik igarotakoak ikertu dira baita ere.

Honekin lotuta artxibo bat sortu dute Donostian eta lan hauek guztiak zabaltzeko webgune propio bat.

Elkarteak antolatu dituen batzarrak

  • 1999: "60 urte eta gero". Donostian, Irunen eta Gernikan egina.
  • 2000: "Eugenio Ímaz". Donostian egina.
  • 2001: "Herri bat bidergurutzean. Euskal erbestea". Donostian egina.
  • 2002: "Martin Ugalde azterkizun". Donostian egina.
  • 2003: "Erbesteko seme-alabak". Donostian egina.
  • 2004: "Euskal emakumeak erbestean". Donostian egina.
  • 2005: "Jose Antonio Agirre: proiektu kultural bat". Turtziozen egina.
  • 2006: "Erbestea. Kontzeptu bat eztabaidarako". Donostian egina.
  • 2007: "Erbestea eta Unibertsitatea". Donostian eta Bilbon egina.
  • 2008: "Arte eszenikoak erbestean". Donostian eta Getxon egina.
  • 2009: "Erbestea norberaren ikuspuntutik". Bilbon eta Donostian egina.
  • 2010: "Erbestealdia: nortasuna eta integrazioa". Donostian egina.
  • 2011: "Zinema eta erbestea". Donostian egina.
  • 2013: "Artea eta erbestea". Donostian eta Bilbon egina.
  • 2015: "1936ko erbesteratuen heterodoxiak. Oroimen historikoaren ifrentzua". Donostian eta Tolosan egina.
  • 2016: "Erbesteko heterodoxoak"
  • 2017: "Zientzia eta erbestea"
  • 2019: "Erbestea eta humanitateak. Kulturaren bideak. 80 urte beranduago"
  • 2021: "Erbestearen Mitoak"[2]

Beste aktibitateak

Urte hauetan elkarte honek hainbat aktibitate antolatu ditu:

Argitaratutako aktak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Hamaika Bide Elkarteak argitaratutako aktak»

Erbesteko eta erbesteari buruzko publikazioak

Bibliografia digitala

Bibliografia paperean

  • Gil Sanchez, Olaia: "Ahaztuen ondarea", Itzurun, 2010/05/07, 1-3 or.
  • Aldanondo, Maitane: "Deserriratuen ahotsa", Irutxuloko Hitza, 2009/10/8.
  • Anna Pelka: Vademécum de Historia Contemporánea de España. A guide to archives, institutions, libraries, associations, museums and sites of memory. Bundensstiftung Aufarbeitung. Madril-Berlin, 2012. 152 or.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.