Hamahiruko
Hamahirukoa (gaztelaniaz Trecena) kolonaurreko ertamerikar egutegietan erabilitako hamahiru eguneko epe bat da, 260 eguneko egutegi zeremoniala hogei hamahirukotan banatzen dituena. Honen adibide bat tonalpohualli azteka da.
n.º | Hamahirukoa | Lotutako jainko aztekak |
---|---|---|
1 | 1 Cipactli | Tonacatecuhtli |
2 | 1 Océlotl | Quetzalcoatl |
3 | 1 Mazatl | Tepeyollotl, Quetzalcoatl edo Tlazolteotl |
4 | 1 xóchitl | Huehuecoyotl edo Macuilxochitl |
5 | 1 Acatl | Chalchiuhtlicue eta Tlazolteotl |
6 | 1 Miquiztli | Tonatiuh eta Tecciztecatl |
7 | 1 Quiahuitl | Tlaloc eta Chicomecoatl edo 4 Ehecatl |
8 | 1 Malinalli | Mayahuel eta Xochipilli edo Cinteotl |
9 | 1 cóatl | Tlahuizcalpantecuhtli edo Xiuhtecuhtli |
10 | 1 Tecpatl | Tonatiuh eta Mictlantecuhtli |
11 | 1 Ozomatli | Patecatl eta Cuauhtliocélotl |
12 | 1 Cuetzpallin | Itztlacoliuhqui |
13 | 1 Ollin | Ixcuina edo Tlazolteotl eta Tezcatlipoca edo Uactli |
14 | 1 Itzcuintli | Xipe Totec eta Quetzalcoatl |
15 | 1 Calli | Itzpapalotl |
16 | 1 Cozcacuauhtli | Xolotl eta Tlalchitonatiuh edo 4 Ollin |
17 | 1 Atl | Chalchiuhtototl |
18 | 1 Ehécatl | Chantico eta 1 Acatl edo 1 Cipactli |
19 | 1 Cuauhtli | Xochiquetzal eta Tezcatlipoca |
20 | 1 Tochtli | Iztapaltotec eta Xiuhtecuhtli |
Batez ere aztekei ematen zaien arren, hamahirukoa beste egutegi batzuetan ere erabili zen, maia, zapoteka, mixteka, olmeka eta beste herri ertamerikar batzuetakoan kasu.
Oraindik mantentzen diren kodex ertamerikarretatik asko, Borboitar kodexa adibidez, orrialde bakoitzak hamahiruko bat irudikatzen duen 260 eguneko urtean oinarritutako egutegi igartzaileak dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.