Halmstad

Halmstad Suedia hego-mendebaldeko hiria eta izen bereko udalerriko herriburua da, Hallandeko konderri edo probintziako hiriburua. Nissan ibaiaren bokalean dago. Portua dauka. Industria- eta aisialdi-gunea da. 2006. urtean 55.688 biztanle zeuden Halmstad hirigunean. Halmstad udalerriak, bestalde, 1.018 km²-ko azalera dauka, eta 91.800 biztanle.

Halmstad
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
ProbintziaHalland
Izen ofizialaHalmstad
Geografia
Koordenatuak56°40′26″N 12°51′26″E
Map
Azalera34,13 km²
Altuera11 m
Demografia
Biztanleria71.422 (2020ko abenduaren 31)
106 (2020)
Dentsitatea1.880,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.halmstad.se/

Geografia

Iparraldera Falkenberg udalerria dauka; ipar-ekialdera Hylte udalerria; ekialdera Kronoberg probintzia; hegoaldera Laholm udalerria; eta mendebaldera Kattegat itsasartea.

Historia

1320. urte inguruan sortu zuten Halmstad hiria, Kristobal II.a Danimarkakoa errege zela. Baina Halmstad leku-izena Valdemar II.a Danimarkakoaren 1231ko Liber Census Daniæ obran aipatuta zegoen, erregearen bizilekutzat.

1434-1436 urte bitartean Kalmarreko Batasunaren aurkako errebolta gertatu zen Halmstaden; ondorioz, hiria suntsituta eta erreta utzi zuten. 1619. urtean, hiria hondatuta utzi zuen beste sute handi bat izan zen: eliza eta harrizko etxeak izan ezik, beste guztia suntsituta geratu zen.

1658. urteko Roskildeko Hitzarmenaren ondorioz, Halmstad Suediakoa zen aurrerantzean.

1882-1889 bitartean eraiki zuten trenbidea Halmstaden: Nässjö, Helsingborg, Varberg eta Bolmen hiriekin lotunea lortu zuen.

Hezkuntza

Halmstadeko Unibertsitate Eskola (Halmstad Högskolan) dago hirian, baita Defentsako Unibertsitate Eskola Teknikoa (Försvarsmaktens tekniska skola) eta Hamstad Unibertsitate Eskola Militarra ere (Militärhögskolan Halmstad).

Kirolak

Halmstads BK da hiriko futbol taldea. Suediako lau liga eta kopa bat irabazi ditu eta hiru aldiz UEFA Intertoto Kopa.

Halmstadeko musika-talde ospetsuak

  • Arch Enemy, death metal melodikoa
  • Roxette, pop musika
  • Shining, black metala

Iruditegia

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.