Hallgrímskirkja
Hallgrímskirkja (literalki, Hallgrimurren eliza), Islandiako hiriburu den Reykjaviken dagoen eliza bat da. 74,5 metrorekin, Islandiako eraikinik altuena da, baina ez egiturarik handiena, egiturarik handiena, Hellisandurreko irrati dorrea baita, 412 metroko garaierarekin. Elizak, bere izena, Hallgrimur Petursson olerkari islandiarraren omenez du, Islandian, bere ereserkiengatik ezagunagoa dena.
Hallgrímskirkja | |
---|---|
Hallgrímskirkja | |
Kokapena | |
Herrialdea | Islandia |
Islandiako eskualdeak | Höfuðborgarsvæðið |
Islandiako udalerriak | Reykjavíkurborg |
Hiria | Reykjavik |
Koordenatuak | 64°08′30″N 21°55′36″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1986 |
Inaugurazioa | 1986ko urriaren 26a |
Izenaren jatorria | Hallgrímur Pétursson (en) |
Erlijioa | Church of Iceland (en) |
Izena | Hallgrímur Pétursson (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Guðjón Samúelsson (en) |
Estiloa | Arkitektura neogotikoa Arkitektura espresionista |
Dimentsioak | 74 () m |
Webgune ofiziala | |
Eliza, 38 urtez eraiki zen, 1948an hasiz eta 1986an amaituz. Hiriaren erdian kokatua, hiri osotik ikus daiteke, eta Reykjavikeko ikurrik ezagunenetako bat bihurtu da.
Elizaren aurrean dagoen estatuak, Erik Gorriaren seme izan zen Leif Ericsson irudikatzen du.
Kanpo estekak
- (Islandieraz)Hallgrimskirkjaren webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.