Halimah Yacob

Halimah binti Yacob (Singapur, 1954ko abuztuaren 23) Singapurreko abokatu eta politikaria da. 2017ko Irailaren 14tik, bertako presidente gisa jarduten du. 2013tik 2017ko abuztuaren 7ra arte Legebiltzarreko buru izan zen. Etnikoki malaysiarra da.

Halimah Yacob

8. Singapurreko presidentea

2017ko irailaren 14a - 2023ko irailaren 13a
Tony Tan Keng Yam (en) Itzuli - Tharman Shanmugaratnam (en) Itzuli
Member of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

2015eko irailaren 11 - 2017ko abuztuaren 7a
Barrutia: Marsiling-Yew Tee Group Representation Constituency (en) Itzuli
9. Speaker of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

2013ko urtarrilaren 14a - 2017ko abuztuaren 7a
Michael Palmer (en) Itzuli - Tan Chuan-Jin (en) Itzuli
Member of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

2001eko azaroaren 3a - 2015eko abuztuaren 24a
Barrutia: Jurong Group Representation Constituency (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSingapur, 1954ko abuztuaren 23a (69 urte)
Herrialdea Singapur
Familia
Ezkontidea(k)Mohammed Abdullah Alhabshee (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTanjong Katong Girls' School (en) Itzuli
Singapurreko Unibertsitate Nazionala
Singapore Chinese Girls' School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Singapurreko Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa People's Action Party (en) Itzuli

istana.gov.sg
Facebook: halimahyacob Instagram: halimahyacob Edit the value on Wikidata

Biografia

Yacob, izatez Singapurreko etnia txiroenaren parte da, armadako eskalafoi boteretsuenetan ordezkaririk ez duena eta epaileen artean oso kide gutxi dituena.

Jatorri indiarra eta malaysiarra duten gurasoen alaba da. Zuzenbidea ikasi zuen Singapurreko Unibertsitate Nazionalean. Sindikalista gisa lan egin zuen eta 1959tik herrialdea gobernatu izan duen Herri Ekintzako Alderdiarekin hasiera eman zion bere ibilbide politikoari.

2001. urtean diputatu gisa sartu zen Legebiltzarrean eta lehen ministro kargua 2011. urtean eskuratu zuen; kirol, gazteri eta komunitate garapen arloetako idazkari bezala.

2013ko urtarrilean Singapurreko Legebiltzarreko bederatzigarren presidentea bihurtu zen eta lehen emakumea izan zen kargu hori eskuratzen.

2017ko abuztuaren 7an dimisioa eman zuen Legebiltzarreko presidente eta Parlamentuko kide gisa, bai eta, APA alderdiko kide gisa ere, 2017ko Singapurreko hauteskundeetan parte hartzeko.

Singapurreko presidentea

Yacob Singapurreko lehen presidente izan zen hautetsontzietatik pasa gabe.

Tony Tan zazpigarren presidentearen ondorengoa izan zen automatikoki, hau da, ez zuen bozkatu behar izan. Izan ere, 2016an Konstituzioaren erreforma onartu ondoren legeak biltzen zituen baldintzak betetzen zituen hautagai bakarra zen. Erreformaren arabera, presidentetzarako hauteskundeak Estatuko etnietako bati erreserbatzen zaizkio, baldin eta talde horretako hautagai bakar batek ere ez badu eserleku hori izan azken 30 urteetan.

Erreformaren helburua etnia gutxituei Lehendakaritzarako bidea erraztea zen. Urte horretan malaysiar etniari egokitu zitzaion, Malaysiako azken presidentea Yusof Ishak (1965-1970) izan zelako. Horrez gain, kargu publiko garrantzitsu bat bete izana edo konpainia baten exekutibo nagusia izatea (gutxienez 500 milioi dolar singapurtar, 371 milioi dolar edo 360 milioi euro inguru) eskatzen zen eta Parlamentuaren buru izan zelako baldintza hori betetzen zuen. Beste bi kandidatuak, Mohamed Selleh Marican eta Farid Khan Kaim Khan, ezin izan ziren aurkeztu, euren enpresen balioa txikiagoa zelako.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.