Halesa
Halesa (Antzinako grezieraz Ἄλαισα, Latinez: Halesa)[1], Siziliako antzinako hiri bat zen, irlako ipar kostan kokaturik, Cefalodium eta Kale Akteren artean.
Halesa | |
---|---|
Fitxategi:File:2009-03-22 03-29 Sizilien 438 Halaesa.jpg Halesako panoramika | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Tusa |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 37°59′N 14°14′E |
Azalera | 0.00012 km² |
Altuera | 400/300 |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikuloak |
Kultura | Sikulo, greziar, erromatar, bizantziar |
Historia
Diodororen arabera, hiriaren jatorria sikuloarra da. Izan ere, K.a. 403an, Herbitako biztanleek Dionisiorekin bakea sinatu ondoren, Arkonides buruzagiak erabaki zuen hiria uztea eta beste kolonia berri bat fundatzea. Koloniaren hasierako biztanle herbitarrak, mertzenarioak ziren eta Dionisioren etsaiak ere.
Koloniaren izena Halesa zen, nahiz eta zenbait egilek, beste hirietatik ezberditzeko, Arkonida izenondoa jarri. Batzuen ustez, oker badaude ere, kartagotarrek fundatu zuten Halesa[2]. Hiria aberastu zen itsas-merkataritzari esker eta Lehen Gerra Punikoan, lehenetariko bat izan zen erromatarren aliatua izatean. Fideltasun horrek atarramenduak eman zizkion: berezko legeei eta independentziari eutsi zielako; eta, Siziliako beste lau hiriren antzera, zergen salbuetsita zegelako[3]. Horregatik, erromatar garaian, Siziliako hiri oparoenetako bat bilakatu zen. Behin batean, hiritarrak eztabaida hasi ziren tokiko senatua aukeratzean. Haiek K. Klaudio Pulkroren bitartekaritza eskatu zuten eta honek, K.a. 95ean, guztien gustuko lana egin zuen. Pribilegioak pribilegioa, hiria ez zen Verresen harrapakerietatik aske egon, dirutan eta garitan zerga itzelak ezarri zizkiolako[4]. Augustoren garaian, hiria behera joan zen, udaletxe arrunt baten kategoria hartuz[5]. Alabaina, Estrabonen ustez, ipar kostako hiri nabarmen bat zen[6]. Pliniok sailkatzen zuen Siziliako stipendiariae civitatesen artean[7]. Halesa Siziliako toki bakarra da, non erromatar gobernadore baten inskripzioa, errepublikako garaikoa (agian K.a. 93 urtekoa) agertu den.
Kokalekua
Hainbat iritzi egon dira Halesako kokalekuari buruz, eztabaida gehienak Estrabonek, Antoninoren Ibilbideak eta Peutingerren taulak esandako distantziaren inguruan izan dira. Batzuk ez dira zehatzak, baina orokorrean onartzen da Clüverrek eta Torremuzzak finkatutako tokia, hau da, Santa Maria le Palateko eliza zaharrean, Tusa hiri modernoaren alboan eta Pettineo ibaiaren goialdean. Toki honen ezaugarriak bat datoz Diodorok esandakoarekin[2]: hiria muino baten gainean eraiki zela itsasotik 8 estadioetara, eta Tabulak baieztatutakoarekin 29 kilometro. Ibilbideak, berriz, akats egiten du 45 kilometrora zeudela adieraztean. Fazellok azaldutako hondakinak hiri handi bati zegokien eta tokian agertu ziren inskripzioak Halesazkoak dira. Hauetariko bat garrantzitsua da lurren banaketak zehaztasunez adierazten delako, eta behin eta berriz Halesus ibaia aipatzen duelako, Columelak gauza bera dio[8], beharbada gaurko Tusa ibaia zela, Pettineo ibaia deitutako ere. Ipyrrha izeneko iturria aipatzen da ere, beharbada Solinok[9] eta Priszianok[10] erreferentzia egiten diotena Halesa lurraldean. Elezaharra baten arabera, musika entzutean urak astintzen ziren. Fazellok hondakinak azaltzean esan zuen itsas bazterratik (non eraikin handi baten hondarrak baitzeuden, agian, bainu batzuenak) 1,5 kilometrora zegoen muino baten tontorraraino heltzen zirela. Han zitadela baten aurriak zeuden. Bost kilometro barrurago, iturri handi bat zegoen (beharbada, Ipyrrha inskripziokoa) baita hirira ura eramaten zuen akueduktoren aztarnak ere. Hondakin guztiak desagertu dira, akueduktoaren atal batzuk izan ezik, baina tokian estatuen zatiak, txanponak eta inskripzioak aurkitu dira[11].
Txanpongintza
Augusto garaikoa den txanpon batean Halaisa Archonida inskripzioa irakur daiteke.
Erreferentziak
- DIODORO SIKULO; ESTRABON; PTOLOMEO; SILIO ITALIKO XIV. 218,
- DIODORO SIKULO: XIV. 16.
- DIODORO SIKULO: XIV. 16, XXIII. Exc. H. p. 501; ZIZERON: In Verrem II. 4. 9, 69, III. 6.
- ZIZERON. In Verrem. 73-75; Ep. ad Farn. XIII. 32.
- CASTELL: Inscr. 27 or.
- ESTRABON. VI. 272 or.
- PLINIO: Naturalis Historia, III. 8.
- COLUMELA: X. 268.
- SOLINO: 5 §20.
- PRISCIANO: Periegesis 500.
- FAZELLO, T. (1558): De rebus Siculis decades duae. Palermo: apud I. M. Maidam et F. Carraram. IX. 4 or. OCLC 77798809. CLÜVER, P. (1619): Sicilia antiqua. Lyon: Ex officinâ Elseviriana. 288-290 or. OCLC 77809100. BÖCKH, A. (1828-1877): Corpus inscriptionum graecarum. Berlín: ex Officina academica. III liburukia, 612-621 or. OCLC 150796788. CASTELLI, G. L. (1753): Storia di Alesa, antica città di Sicilia. Palermo: Bentivenga. OCLC 166009289. CASTELLI, G. L. (1769): Siciliae veterum Inscriptionum Collectio. Palermo. 109 or. OCLC 165589809. CASTELLO, I. P. (1781): Viaggio per tutte le antichità della Sicilia. Nápoles: Stamperia Simoniana. 243 or. OCLC 2278528. BISCARI: Viaggio in Sicilia, 243 or. ) FAZELLO, Tommaso: de Reb. Sic. IX. 4; CLÜVER, P.: Sicil. 288-290 or.; BOECKH, C. I. III.liburukia, 612-621 or.; CASTELLI: Hist. Alaesae, Panorm, 1753; Id. Inscr. Sic. 109 or.
Kanpo iturriak
- Artikulu honek jabari publikoko textua du: SMITH, William, ed. (1854–1857). Dictionary of Greek and Roman Geography. London: John Murray.
- Artikulu honek jabari publikoko textua du:CHISHOLM, Hugh, ed. (1911). Halaesa. Encyclopædia Britannica. 12 (11th ed.). Cambridge University Press. 829 or.
Kanpo estekak