Haka
Haka zeremonia edo desafio dantza maoria da. Taldean egin ohi da, eta tribuaren harrotasuna, indarra eta batasuna erakusten du. Tradizioz, bai gizonek bai emakumeek egin izan dute, eginkizun sozial askotarako; esaterako, gonbidatu ospetsuei ongietorria emateko edota familiako ospakizunetan.[1]
- Artikulu hau Zeelanda Berriko gerra-dantzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hatxe».
Dantzariek mugimendu gihartsuak egiten dituzte, hala nola, lurra zangoekin jotzea, mihia ateratzea eta gorputza erritmikoki makurtzea, garrasi bortitzez lagundurik. Hitzek, era poetikoan, arbasoei eta tribuaren historiako gertaerei egiten diete aipamen.[1]
Zeelanda Berriko kirol taldeetako jokalariek nazioarteko partiden aurretik egin ohi dute, jokoarekiko konpromisoa, erronka eta elkarrenganako errespetua adierazteko.[2] New Zealand Native errugbi selekzioak hasi zuen ohitura hori, 1888-1889 urteetan Europan zehar egin zuen biran.[3] All Blacksek Ka Mate izeneko haka egin ohi dute, eta Black Fernsek Ko Uhia Mai izenekoa.
Ka Mate
Te Rauparahak, Ngāti Toa tribuko buruzagiak, ondu zuen Ka Mate haka, 1820 aldean.[4] Zeelanda Berriko errugbi selekzioak 1905ean dantzatu zuen lehenbiziko aldiz, Britainia Handian egindako biran. Dokumentaturik dago Eskoziaren aurkako partidaren aurretik egin zutela, 1905eko azaroaren 18an, eta baita Galesen aurkakoa baino lehen ere, abenduaren 16an.[5] Bigarren horretan, Galesko errugbilariek eta Cardiff Arms Parkeko ikusleek Hen Wlad Fy Nhadau abestuz erantzun zuten.[6]
Te Rauparahak moldatutako haka kantu batekin hasten da:[4][7]
- Kikiki kakaka kauana!
- Kei waniwania taku tara
- Kei tarawahia, kei te rua i te kerokero!
- He pounga rahui te uira ka rarapa;
- Ketekete kau ana to peru kairiri
- Mau au e koro e – Hi! Ha!
- Ka wehi au ka matakana,
- Ko wai te tangata kia rere ure?
- Tirohanga ngā rua rerarera
- Ngā rua kuri kakanui i raro! Aha ha!
Eta, jarraian, hakaren zati nagusia:[4][7][8]
Maorieraz |
Euskaraz |
Kapa O Pango
Kapa O Pango Zeelanda Berriko errugbi selekzioarentzat moldatutako haka da. Ngati Porou tribuko Derek Lardellik ondu zuen, eta 2005eko abuztuaren 28an aurkeztu zuten All Blacksek, Dunedinen, Hegoafrikaren aurkako partida baino lehen.[9] Partida All Blacksen garaipenarekin bukatu zen (31-27). Haka honek ez zuen Ka Mate ordeztu, eta taldeak erabakitzen du bata edo bestea egitea.[10]
Maorieraz[11] |
Euskaraz |
Ko Uhia Mai
Ko Uhia Mai da Zeelanda Berriko emakumezkoen errugbi selekzioek, bai hamabostekoeak, bai zazpikoak, partidak baino lehen egiten duten haka.
|
|
Erreferentziak
- What is the haka?. newzealand.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Zabala, Amaia. Louisa Wall: "Datozen hamar urteetan Zeelanda Berriaren erabateko deskolonizazioa lortzeko esperantza daukat". Argia, 2018ko apirilak 1, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Natives' Rugby Tour, 1888-89. nzhistory.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Haka Ka Mate Attribution Act 2014 Guidelines. Ministry of Business, Innovation & Employment, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Un Mundial a ritmo de Haka. marca.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Danés, Miguel. Wales: The anthem in more recent years. bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Ka Mate. folksong.org.nz (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Haka dantza. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 24, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-9).
- Cleary, Mick. Cut-throat haka does All Blacks no favours. The Daily Telegraph, 2005-09-06, telegraph.co.uk.
- Cut-throat haka does All Blacks no favours. The Daily Telegraph, 2005-09-06, telegraph.co.uk.
- Kapa O Pango. folksong.org.nz (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- Learn the Haka. experienceallblacks.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
Oharrak
- Maorien mundu-ikuskeraren arabera, iletsu eta ausart baliokideak dira.
- "Zilarrezko iratzea" NZRUren itzulpenean.
- "Zilarrezko iratzea" NZRUren itzulpenean.
- Lehenbiziko emakumea, mitologia maoriaren arabera.
- Hineahuoneren eta Tāne jainkoaren alaba.
- Gauaren eta heriotzaren jainkosa, mitologia maoriaren arabera.
Kanpo estekak
- Haka, thebalde.net
- (Ingelesez) All Blacks-en Hakaren letrak eta historia
- (Ingelesez) All Blacks-en Hakaren gune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Ikasi Maori Haka
- (Gaztelaniaz) Kapa O Pango bertsioaren bideoa