Hajdú-Bihar
Hajdú-Bihar (hungarieraz: Hajdú-Bihar megye; errumanieraz: Județul Hajdú-Bihar) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Iparraldeko Lautada Handia eskualdean, Errumaniako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Szabolcs-Szatmár-Bereg, Borsod-Abaúj-Zemplén, Jász-Nagykun-Szolnok eta Békés konderriak ere mugakide ditu. 6.210 km²ko azalera du, eta 2011n 565.674 biztanle zituen[1]. Hiriburua Debrecen da.
Hajdú-Bihar | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
ISO 3166-2 | HU-HB | ||
Hiriburua | Debrecen | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°25′N 21°30′E | ||
Azalera | 6,210,51 km² | ||
Mugakideak | Békés, Jász-Nagykun-Szolnok, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Szabolcs-Szatmár-Bereg | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 519.141 (2022ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 91,1 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Iparraldeko Lautada Handia | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00 | ||
http://www.hbmo.hu/ |
Geografia
Hajdú-Bihar konderria Alföld Handiko Tiszántúl eskualdean, Tisza ibaiaren ekialdean, kokaturik dago. Lurzoru hareatsuak dira. Udak beroak eta neguak oso hotzak izaten dira. Tiszalök urtegiak Tisza ibaia erregulatu eta, 100 kmko luzera duen ubide baten bitartzez, Hortobágyko estepa eta Hajdúság ureztatzea ahalbidetzen du. Ureztatzeari esker, arroza, garia, artoa, tabakoa, ekilorea eta dilistak egiten dira. Hajdúszoboszló bainu hiriaren inguruan, garrantzi handiko gas natural hobia dago[2].
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 10 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Balmazújváros | Balmazújváros | 827,44 | 29.616 | 5 |
Berettyóújfalu | Berettyóújfalu | 1.073,90 | 43.635 | 25 |
Debrecen | Debrecen | 531,13 | 220.699 | 2 |
Derecske | Derecske | 650,31 | 41.533 | 19 |
Hajdúböszörmény | Hajdúböszörmény | 471,43 | 40.194 | 2 |
Hajdúhadház | Hajdúhadház | 137,02 | 22.041 | 3 |
Hajdúnánás | Hajdúnánás | 547,27 | 29.232 | 6 |
Hajdúszoboszló | Hajdúszoboszló | 732,65 | 42.255 | 5 |
Nyíradony | Nyíradony | 510,31 | 29.303 | 9 |
Püspökladány | Püspökladány | 729,05 | 39.529 | 12 |
Hiri eta herriak
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[3])
|
|
|
Iruditegia
- Hajdúdorogeko katedral grekoa
- Artaldea Hortobágyko parke nazionalean
- Balmazújváros
Erreferentziak
- Hajdú-Bihar. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-11-29).
- Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).