Haizealdeko uharteak
Haizealdeko uharteak[1][2] Antilla Txikietako uhartedi bat dira, Puerto Ricotik Venezuelako Paria golkoraino hedatzen dena. Haize alisioen eragina duten uharteak dira. Martinika, Dominika, Grenada eta Grenadinak, Santa Luzia eta Saint Vincent, eta Trinidad eta Tobago uharteek osatzen dute uhartedia. Britainiarren eta frantziarren mendeko koloniak izan ziren; XVII eta XVIII. mendean Ingalaterrak eta Frantziak aldi berean bereganatu nahi izan zituzten; Britainiak hartutako uharteak 1962. urtea arte Antilla Britainiarren Elkarteko kide izan ziren. Gaur egun Martinika uhartea Frantziaren mendeko lurraldea da; Dominika, Santa Luzia eta Grenada lurralde burujabeak; Saint Vincent Mendebaleko Indietako Estatu Elkartuen taldekoa, eta Grenadina uhartediko uharte batzuek Grenadarekin eta besteek San Vicenterekin dituzte harremanak. Azukre kanabera lantzen da uharte gehienetan, eta turismoak garrantzi handia du.
Haizealdeko uharteak | |
---|---|
Mota | uharte multzoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°14′31″N 61°40′37″W |
Honen parte da | Antilla Txikiak |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
- Haizealdeko uharteak izeneko beste uhartedi batzuen berri izateko, ikus: «Haizealdeko uharteak (argipena)»
Hizkuntza arteko aldeak
Antilla Txikiak taldeka sailkatzean, alde nabarmena dago ingelesaren eta inguru hartako Mendebaldeko gainerako hizkuntza nagusien (frantsesa, gaztelania eta nederlandera) artean:
Hizkuntzak | Haizealdeko uharteak | Haizebeko uharteak |
---|---|---|
Frantsesa, gaztelania eta nederlandera | ||
Ingelesa |
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia: 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak.
- Euskaltzaindiak, euskara baturako eman duen 170. arauan (Amerikako toponimia), Haizaldeko uharteak izena onartu du. Hala ere, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkari Alfontso Mujikak adierazi duenez, «idazte-akatsa da, garbi-garbi» eta «Haizealdeko behar du» (ikus ItzuL posta zerrendara 2012ko azaroaren 29an bidalitako mezua).