Haizea (diska)

Haizea 1975ean Haizea taldeak plazaratutako lehen diskoa izan zen, taldearen izena daramana.

Haizea
Haizea taldea taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data1977
Iraupena38'14
DiskoetxeaHerri Gogoa

Musikariak

  • Amaia Zubiria, ahotsa
  • Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
  • Gabriel Fernandez Barrena, kontrabaxua
  • Xabier Lasa, gitarra
  • Carlos Busto, bateria

Grabaketa eta abestiak

Donostiako Herri Gogoa estudiotan egin zen grabaketa Iñaki Beobide soinu teknikaria zela[1]. Zazpi abestik osatzen dute diskoa, hauetako bost ahozko euskal literaturako kanta herrikoiak dira, gainontzekoak, Goizeko euri artean Txomin Artolarena[2] eta Oreina bila Xabier Lasaren abesti instrumentala.

Azala

Azala Jon Zabaletak egina da. Gitarra bat ageri da lehen planoan eta honen sokek poste elektrikoen sokekin nahasten dira, paisaiaren atzealdean eguzkia sartzen den artean.

Kantuen zerrenda

  1. Brodatzen ari nintzen
  2. Urzapal bat
  3. Loa loa
  4. Goizeko euri artean
  5. Ura ixuririk
  6. Oreina bila
  7. Arrosa xuriaren azpian

Erreferentziak

  1. Haizea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  2. Txiribita. (2012-02-04). «Haizea - Haizea (1977)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.