Haize hegoa
Haize hegoa Telesforo Monzonen bertsoa da, Mikel Laboak herri-doinu batekin 1974an Bat-hiru album bikoitzean argitaratu zuena.[1][2]
Haize hegoa | |
---|---|
Mikel Laboaren musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Argitaratze-data | 1974 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Bat-Hiru (albuma) |
Hitzak | Telesforo Monzon |
2010ean musikari askoren artean eta Zura taldearen izenean bertsio bat argitaratu zuten (Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak),[3] eta 2016an Otxalde taldeak beste bertsio bat Ama Lur begira albumean,[4]
Doinu herrikoi hau maiz erabiltzen dute bertsolariek.[5]
Ni ez naiz Mikel Laboa komikian 47. orrialdean keinu bat egiten zaio abesti honi.[6]
Hitzak
Hau da Telesforo Monzonen poema:[7]
- Haize hegoa
- gau epela
- ilargiaren argi
- mutxurdiñak leihoetan
- teilatuan katu bi
- bide ertzean zenbait kanta
- gau erdiz arnoari
- Hargaiñeko sorgin zaharrak
- keiñuka ilargiari.
Erreferentziak
- Laboa, Mikel. (1974). «Bat-Hiru» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- Laboa, Mikel. Haize hegoa (Mikel Laboa) remix. Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- «Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- Otxalde. (2016). «Ama Lur begira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Haize hegoa gau epela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- «Ni ez naiz Mikel Laboa» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- Mikel Laboa Katedra. «Haize hegoa - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.