Haitzeko Birjinaren baseliza (Aniés)

Haitzeko Birjinaren baseliza Aniés (Huesca) inguruko mendietan dagoen santutegi katolikoa da. Aniés La Sotonera udalean integratuta dago.[1][2] Baseliza Caballera mendilerroaren hegoaldean dago.

Haitzeko Birjinaren baseliza (Aniés)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
UdalerriaLa Sotonera
Gune populatuAniés
Koordenatuak42°18′42″N 0°33′30″W
Map

    Ezaugarriak

    Santutegiaren elementu zaharrenak erromatarren garaikoak dira. Beste aztarnak XIII. mendekoak dira, beraz, erromanikoak. Barrukoa geroago berritu zen, XVII. edo XVIII. mendeetan; ezaugarri barrokoak ditu. Santutegiaren ondoan, bestetik, ermitazainaren etxea dago.

    Baseliza ikusgarria da, harkaitz gainean eraikia, harlanduzko hormekin garaiera aldea zuzentzeko. Bertara joateko oinez joan behar da, ez dago beste aukerarik; bertaratzeko bidexka bat erabili behar, basoen eta leize-zuloen artean.

    Iruditegia

    Erreferentzia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.