Haitzarte

Haitzartea, haizpitartea edo trokartea eremu menditsuko ebakidura luze, sakon eta estua da,[1] erreka edo uhar baten higadurak sortutakoa. Batzuetan haitzartea eratu zuen erreka agortu egiten da. Handia denean, arroila izena ematen zaio. Haitzarte batzuk balio estrategiko handikoak izan dira historian; adibidez Termopilak (Grezia), Agincourt (Frantzia), Oskia (Euskal Herria) eta Siq (Petrako sarbide bakarra).

Cuencako probintziako Hiri Sorginduko kareharrietan ebakitako haitzartea

Erreferentziak

  1. Euskalterm: haitzarte, Hiztegi terminologikoa, euskadi.eus

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haitzarte
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.