Haing S. Ngor
Haing Somnang Ngor (Samrong Yong, Kanbodia, 1940ko martxoaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, 1996ko otsailaren 25a) kanbodiar eta estatubatuar medikua eta aktorea izan zen. The Killing Fields filmean aritzeagatik Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Haing S. Ngor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Haing Somnang Ngor |
Jaiotza | Frantziar Indotxina, 1940ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Kanbodia |
Heriotza | Los Angeles, 1996ko otsailaren 25a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Rose Hills Memorial Park (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, ginekologoa, zinema aktorea, telebista-aktorea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia laburra
Kanbodian lanbidez ginekologoa eta obstetra zen Ngor. Khmer Gorriek herrialdean boterea hartu zutenean, Ngorrek bere lanbidea eta ikasketak ezkutatu behar izan zituen. Erregimenaren atxilotze-esparruetan hiru egonaldi biziraun zituen, eta 1979an Khmer Gorriak boterea galdu ostean, Thailandiako errefuxiatu-esparru batean mediku bezala egin zuen lan. 1980an Estatu Batuetara joan zen bizitzera, non ez zuen lortu mediku-jarduera berreskuratzea. 1984ko Khmer Gorrien erregimenaren buruzko The Killing Fields filmean aktore bezala hartu zuten, Dith Pran kazetariaren paperean, eta besteak beste Oscar saria irabazi zuen. Ordundik aktore lanetan jarraitu zuen. 1996an tiroz hil zen Los Angeleseko kaleetan; gaizkile-talde baten lapurretari egotzi zitzaion hilketa.
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1984 | The Killing Fields | Dith Pran | |
1987 | In Love and War | Major Bui | Telefilma |
Eastern Condors | Yeung Lung | ||
1989 | Vietnam War Story: The Last Days | Major Huyen | "The Last Outpost" atala |
The Iron Triangle | Colonel Tuong, NVA | ||
1990 | Vietnam, Texas | Wong | |
Last Flight Out | Pham Van Minh | Telefilma | |
1991 | Ambition | Tatay | |
1993 | My Life | Mr. Ho | |
Heaven & Earth | Papa | ||
1994 | Fortunes of War | Khoy Thuon | |
The Dragon Gate | Sensei | ||
1996 | Hit Me | Billy Tungpet |
Telebista
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1987 | Miami Vice | Nguyen Van Trahn | Atala: "The Savage / Duty and Honor" |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haing S. Ngor |