Hainan
Hainan[1] (海南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 139.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 64.610.000 biztanle bizi ziren bertan.
- Artikulu hau Hainan probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hainan (argipena)».
Hainan(安徽) Hǎinán Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 海南省 |
ISO 3166-2 | CN-HI |
Hiriburua | Haikou |
Gobernuburua | Şen Şiaoming |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 20°02′00″N 110°19′26″E |
Azalera | 33,920 km² |
Mugakideak | Guangxi, Guangdong, Filipinak, Vietnam, Indonesia, Brunei eta Malaysia |
Punturik altuena | Wuzhi Mountain (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 10.081.232 (2020ko azaroaren 1a) 909.932 (2016) |
Dentsitatea | 241 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Luo Baoming |
Etniak | Han %83 Li %16 Miao %0,8 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Matrikula | 琼 |
www.hainan.gov.cn |
Hiriburua Haikou da
Inguru naturala eta kokapena
Hainan, uhartea den probintzia bakarra da, eta Txina hegoaldean dago Guangdongeko probintziatik (Leizhou penintsula) itsarte estu batek banatzen duelarik. Txinako probintziarik txikiena da, eta Deng Xiaopingek 1980ko hamarkadan izendatutako Gune Ekonomiko Berezietatik handiena.
Hainan uharteak Belgikaren antzeko azalera dauka, eta Txinako Herri Errepublikako uharterik handiena da, Taiwan probintzia kontutan hartzen ez bada. Hainan mendebaldean Tonkingo golkoa dago, eta probintziako punturik altuena Wuzhi mendia da, itsasoaren mailatik 1.876 metrora. Hainan uharte nagusitik hegoaldera beste berrehun bat uharte daude, eta Txinako Herri Errepublika eta Malasiak gatazka dute uharte horien gaineko kontrola bereganatu nahi dutelako.
Klima
Hainan probintziak klima azpitropikal hezea dauka, tenperatura epela da urte osoan zehar, baita neguan ere, eta prezipitazioak ugariak (2.000mm inguru jausten dira batez beste). Hainan probintzian Txinako Herri Errepublikako hondartzarik ezagunenetakoak daude, eta horien artean handiena Sanyako hondartza. Milaka turista txinatarren oporretarako lekua da Sanya.
Historia
1980ko hamarkadan Gune Ekonomiko Berezi izendatu zutenetik, probintziak garapen handia izan duen arren, egitasmoen emaitzak ez ziren Txinako Herri Errepublikako gobernuak uste izan zituenak, eta Shenzhen bezalako hiriek lortutako garapen eta hazkundetik urruti geratu da Hainan.
Banaketa administratiboa
Txinako probintzia gehienak ez bezala, Hainanek beste administratzio sistema bat darabil konderri eta barrutiak sailkatzeko eta horregatik prefektura mailako bi hiri, hamar konderri eta sei udalerrik osatzen dute.
Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Haikou | 海口市 | Hǎikǒu Shì | Prefektura mailako hiria | |
2 | Sanya | 三亚市 | Sānyà Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Wenchang | 文昌市 | Wénchāng Shì | Azpiprefektura mailako hiria | |
4 | Qionghai | 琼海市 | Qiónghǎi Shì | Azpiprefektura mailako hiria | |
5 | Wanning | 万宁市 | Wànníng Shì | Azpiprefektura mailako hiria | |
6 | Wuzhishan | 五指山市 | Wǔzhǐshān Shì | Azpiprefektura mailako hiria | |
7 | Dongfang | 东方市 | Dōngfāng Shì | Azpiprefektura mailako hiria | |
8 | Danzhou | 儋州市 | Dānzhōu Shì | Azpiprefektura mailako konderria | |
9 | Lingao | 临高县 | Língāo Xiàn | Azpiprefektura mailako konderria | |
10 | Chengmai | 澄迈县 | Chéngmài Xiàn | Azpiprefektura mailako konderria | |
11 | Ding'an | 定安县 | Dìng'ān Xiàn | Azpiprefektura mailako konderria | |
12 | Tunchang | 屯昌县 | Túnchāng Xiàn | Azpiprefektura mailako konderria | |
13 | Changjiang Li Konderri Autonomoa | 昌江黎族自治县 | Chāngjiāng Lízú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
14 | Baisha Li Konderri Autonomoa | 白沙黎族自治县 | Báishā Lízú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
15 | Qiongzhong Li eta Miao Konderri Autonomoa | 琼中黎族苗族自治县 | Qióngzhōng Lízú Miáozú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
16 | Lingshui Li Konderri Autonomoa | 陵水黎族自治县 | Língshuǐ Lízú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
17 | Baoting Li eta Miao Konderri Autonomoa | 保亭黎族苗族自治县 | Bǎotíng Lízú Miáozú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
18 | Ledong Li Konderri Autonomoa | 乐东黎族自治县 | Lèdōng Lízú Zìzhìxiàn | Azpiprefektura mailako konderri autonomoa | |
19 | Paracels, Spratlys, eta Zhongsha uharteak | 海南省西沙群岛、南沙群岛、中沙群岛办事处 | Hǎinán shěng Xīshā Qúndǎo, Nánshā Qúndǎo, Zhōngshā Qúndǎo Bànshìchù |
Politika
Hainan probintziako gobernadorea Luo Baoming da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wei Liucheng da.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
HAINAN | |||
Haikou | ZJHK | HAK | Haikou Meilan Nazioarteko Aireportua |
Sanya | ZGSY | SYX | Sanya Phoenix Nazioarteko Aireportua |
Kanpo estekak
- (Txineraz) Hainango gobernuaren webgunea.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |