Haile Gebrselassie
Haile Gebrselassie (amhareraz: ኃይሌ ገብረ ሥላሴ, haylē gebre silassē; Asella, Arsi, 1973ko apirilaren 18a) etiopiar atleta famatua da, distantzia luzean espezializatua, eta arlo horretan inoizko lasterketari onenen artean dagoena. Bi urrezko domina lortu ditu Olinpiar Jokoetan eta lau Munduko Txapelketan 10.000 metroko lasterketan. Halaber, Berlingo maratoia lau aldiz jarraian irabazi zuen, eta Dubaikoa hiru aldiz bata bestearen atzetik. Gainera, lau munduko titulu eskuratu du pista estalian.
Haile Gebrselassie | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asella (en) eta Etiopia, 1973ko apirilaren 18a (50 urte) |
Herrialdea | Etiopia |
Bizilekua | Asella (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | maratoilaria, iraupen-lasterkaria eta atleta |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 56 kilogramo |
Altuera | 169 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
1.500 metro eta maratoiaren distantzien artean hainbat garaipen nagusi ditu, pista estalian, kanpoan, errepidean eta crossean. Etiopiako 61 marka nazional eta 27 munduko marka ezarri ditu, 800 metroetatik maratoira.
Palmares hautatua
- Afrikako Txapelketan:
- 1993an (Durban): Zilarrezko domina 5.000 metroko lasterketan eta brontzezkoa 10.000 metrokoan.
- Munduko Cross Txapelketan:
- 1994an (Budapest): Brontzezko domina.
- Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan:
- 1997an (Paris): Urrezkoa 3.000 metroko lasterketan.
- 1999an (Maebashi): Urrezkoa 1.500 metroko lasterketan eta urrezkoa 3.000 metrokoan.
- 2003an (Birmingham): Urrezkoa 3.000 metrokoan.
- Munduko Atletismo Txapelketan:
- 1993an (Stuttgart): Urrezko domina 10.000 metroko lasterketan eta zilarrezkoa 5.000 metrokoan.
- 1995ean (Gothenburg): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
- 1997an (Atenas): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
- 1999an (Sevilla): Urrezkoa 10.000 metrokoan.
- 2001ean (Edmonton): Brontzezkoa 10.000 metrokoan.
- 2003an (Paris): Zilarrezkoa 10.000 metrokoan.
Ikus, gainera
- Atleta ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haile Gebrselassie |
- (Ingelesez) Gebreselassieren profila IAAFen wegbunean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.