Haika mutil
Haika mutil euskal abesti herrikoia da. Bere bertsiorik ezagunena Mikel Laboak abestutakoa da.[1][2]
Haika mutil | |
---|---|
Mikel Laboaren, Mixuren, Su Ta Garren, LAIN taldearen eta Iñaki Salvadorren musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa, Mixu, Su Ta Gar, LAIN taldea eta Iñaki Salvador |
Argitaratze-data | 1974 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Herri Gogoa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Laboa |
1974an eta Herri Gogoa diskoetxearekin grabatu zuen Laboak Bat-hiru diskoan. Album arrakastatsu hartan Haika mutil kanta nagusietako bat zen, bukaera oso original eta "psikodelikoa" ere bazuen, gainera. Album horretan beste abesti ospetsu hauek ere agertu ziren: Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak, Haize hegoa, Pasaiako herritik, Gure Bazterrak, Baga, biga, higa, Txoria txori edota Bereterretxen khantoria.
Geroago talde batzuek abestiaren bertsio berriak sortu dituzte, besteak beste, hauek:
- 1990: Txerokee albumean (IZ-Seaska-Elkar)[3]
- 1991: Su Ta Gar taldearen heavy metal bertsioa, Jaiotze Basatia albumean (IZ).[4]
- 2001: Su Ta Gar taldearen Jo ta ke albumean (Gor)[5]
- 2007: Su Ta Gar taldearen Une iraunkorrak (Jo Ta Ke Ekoizpenak)[6]
- 2008: Mixu-ren bertsioa MMX albumean (Agorila)[7]
- 2009: Lain taldearen rock bertsioa, izen bereko Lain albumean (Elkar).[8]
- 2017: Su Ta Gar taldearen heavy metal bertsioa, Su Ta Gar antzokietan albumean (Jo Ta Ke Ekoizpenak)[9]
- 2018: Zortzi taldearen bertsioa gitarra eta banjoarekin (Anorack Records). Euskal Herriko kantu famatu zonbait hartu eta bereganatzen duten bikotea da Zortzi (Bixente Junca eta Xanti Legarto).[10]
- 2021: Manuela Caretta bailaora eta Iñaki Salvadorren bertsioa.[11]
Hitzak
"Haika mutil, jeiki hadi "Haika mutil, jeiki hadi "Haika mutil, jeiki hadi "Haika mutil, jeiki hadi |
"Haika mutil, jeiki hadi "Haika mutil, jeiki hadi "Haika mutil, jeiki hadi |
Erreferentziak
- http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20101220/239001/es/Bat-Hiru-recupera-singularidad-Mikel-Laboa/ Pablo Cabezaren komentarioa Garan.
- Franco, Juanjo. (1977). «Kilometroak 77 (Juanjo Franco, 1977) 10'46-12' 50» filmoteka.eus (Filmoteka.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «Txerokee» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Su ta Gar. (1991). «Jaiotze basatia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Su ta Gar. (2001). «Jo ta ke» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Su ta Gar. (2007). «Une iraunkorrak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Mixu. (2008). «MMX» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Lain. (2009). «Lain» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- Su ta Gar. (2017). «Su Ta Gar antzokietan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- «Zortzi» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
- Haika Mutil (Iñaki Salvador, Manuela Carretta, Fiorenzo Zancan). (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).