Hagako Ituna (1720)

Hagako Ituna 1720ko otsailaren 17an sinatu zen. Itun horrekin Lauko Aliantzaren Gerrari amaiera eman zitzaion. Gatazka horretan Espainiako Monarkia eta Laukako Aliantza aurrez aurre jarri ziren. Aliantza horretan estatu hauek zeuden: Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Erresuma, Britainia Handiko Erresuma eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublika. Espainiako porrotaren adierazlea izan zen.

Hagako Ituna
Motabake itun
Data1720ko otsailaren 17a
KokalekuHaga
HerrialdeaHerbehereak
Parte-hartzaileak
Passaroko Lurmuturreko itsas gudua.

Aurrekariak. Gerra

Elisabet Parmakoak, Filipe V.aren emazteak, eragin handia izan zuen kanpo politikan. Bere helburu nagusia Italian galdutako lurraldeak berreskuratzea zen. 1717an Filipe V.ak Sardinia inbaditu zuen, Utrechteko Itunean Austriari eman zitzaiona. Ondoren, Sizilia inbaditu zuten. Erasoaren ondorioz Germaniako Erromatar Inperio Santuak Aliantza Hirukoitzarekin akordioa egin zuen, 1718ko Aliantza Laukoitza sortuz. Kide guztiek Espainiari eskatu zioten Sardinia eta Sizilia uzteko, eta gerran sartu ziren 1718ko abenduan. Gerrak bi urte iraun zituen, Espainiaren porrotarekin. Hagako Itunarekin amaitu ziren erasoak, eta Espainiak Italiaren gaineko aldarrikapenak egiteari uko egin zion[1]. Hala ere, Poloniako Ondorengotza Gerran Espainiak Napoli eta Siziliako Erresumak konkistatu zituen. 1748an, Austriako Ondorengotza Gerraren ondoren, Espainiaren esku geratu ziren Parmako Dukerria, Piacenza eta Guastalla[2].

Ituna

Lauko Aliantzaren Gerran Espainiako Inperioak pairatutako porrota ondoren, Filipe V.a Espainiakoak Aliantzak imposatutako baldintzak onartu behar izan zituen Hagan 1720ko otsailaren 17an sinatutako itunan. Modu batez, Aliantzak Londresen 1718an sinatutako akordioa berrestu zen.

  • Siziliako erregea zen Viktor Amadeo II.a Savoiakoak Karlos VI.ari Siziliako Erresuma eman zion eta, horren truke, Sardiniako Erresuma jaso zuen. Halaber, enperadoreak, Espainiako koroan Filipe V.ak ondorengoa ez izanez gero, Savoia etxeari hori eskuratzeko eskubidea onartzen zion baina baldintza batekin: Savoiako etxeak ezin zituen lurrak Italiana eta Espainian izan aldi berean.
  • Filipe V.ak Sardiniako Erresuma Germaniako Erromatar Inperio Santuari itzuli zion eta Siziliakoa Savoiako etxeari; lurralde horien gainean zituen eskumenak bertan behera gelditzen ziren.
  • Beste bi lurralde zeuden ezbaian: Toscanako Dukerri Handia eta Parmako Dukerria. Horien gainean bai Elisabet Parmakoak zein Karlos VI.ak eskubideak zituzten. Horietan Erresuma Germaniako Erromatar Inperio Santuaren oinorde maskulinoen lurraldeak izango ziren eta, gizonezkoak ez izanik, orduan Espainiako erreginaren eskuetara pasako ziren. Baina, beste baldintza, lurralde horiek inoiz ez ziren Espainiako erregearen lurrak izango.

Laburbilduz, Hagan Filipe V.ak Sardiniatik eta Siziliatik armada kentzera behartua izan zen. Horrela izan bi hilabete pasa ondoren. Halaber, uko egiten zien lurralde batzuen gainean zituen eskubide historikoei: Herbehereetako gaineko eskubidea, orduan Karlos VI.aren soberaniapean, eta Frantziako Koroaren gainekoa.

Hori guztiaren truke gauza gutxi lortu zuen Espainiako erregeak, Bakarrik bere Karlos semeak Parmako Dukerria eta Toscanako Dukerri Handia ondorengoa jasoko zuenaren promesa. Akordio hauek lotzeko Cambrai Batzarra antolatu zen.[3][4]

Erreferentziak

  1. María., Capel Martínez, Rosa. (2006). El siglo de la luces : política y sociedad. Editorial Síntesis ISBN 8497564146. PMC 190532427. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  2. (Ingelesez) «Treaty of Aix-la-Chapelle | European history [1748»] Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  3. Capel Martínez, Rosa Mª; Cepeda Gómez, José (2006). El Siglo de las Luces. Política y sociedad. Madril: Síntesis. ISBN 84-9756-414-6.
  4. https://historiageneral.com/2015/02/17/causas-y-consecuencias-de-la-paz-de-la-haya-de-1720/

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.