Haga

Haga[1] (nederlanderaz: Den Haag, dɛnˈɦaːx; historikoki 's-Gravenhage, ˈsxraːvə(n)ˌɦaːɣə) Herbehereetako hirugarren hiririk handiena da Amsterdam eta Rotterdamen ondoren, 510.909 biztanlerekin 2014an. Herrialdearen mendebaldean kokatuta dago, Hego Holandako probintzian, eta bertako hiriburua da.

Haga
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Hego Holanda
AlkateaJan van Zanen (en) Itzuli
Posta kodea2491–2599
Geografia
Koordenatuak52°05′N 4°19′E
Map
Azalera98.12 km²
Altuera1 m
MugakideakWassenaar, Leidschendam-Voorburg, Pijnacker-Nootdorp, Rijswijk, Westland, Zoetermeer eta Delft
Demografia
Biztanleria548.320 (2021eko urtarrilaren 1a)
10.487 (2019)
Dentsitatea5.588,26 bizt/km²
Etxebizitzak253.420
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia070
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakVarsovia, Palembang, Nazaret, Betleem, Juigalpa eta Wenzhou
denhaag.nl

Hagan dago Herbehereetako gobernuaren egoitza, baina ez da hiriburu ofiziala, Herbehereetako Konstituzioaren arabera, 1814tik Amsterdamen baitago. Hagan daude gobernuaren bi ganbarak eta Beatriz erreginaren etxea. Enbaxada guztiek, Hoge Raad der Nederlandenek (Epaitegi Gorena), Estatu Kontseiluak eta hainbat lobbyk hantxe dute egoitza.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Haga hiriaren mugakideak honakoak dira: Wassenaar ipar-ekialdean, Leidschendam-Voorburg, Pijnacker-Nootdorp eta Zoetermeer ekialdean, Rijswijk hego-ekialdean, Delft hegoaldean, Westland hego-mendebaldean eta Ipar itsasoa mendebaldean.

Barrutiak

Hiria honako barrutiek osatzen dute:

  • Escamp
  • Haagse Hout
  • Laak
  • Leidschenveen-Ypenburg
  • Loosduinen
  • Centrum
  • Scheveningen
  • Segbroek

Klima

    Datu klimatikoak (Valkenburg basea)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.8 15.9 20.8 25.9 29.7 33.5 33.1 34.6 28.7 24.5 17.5 15.4 34.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 6.3 9.3 12.8 16.7 19.0 21.3 21.5 18.4 14.5 9.9 6.6 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.6 3.6 6.1 8.7 12.5 15.1 17.4 17.5 14.8 11.3 7.4 4.3 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.0 0.7 2.7 4.5 8.1 11.0 13.3 13.3 10.9 7.8 4.5 1.7 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -16.4 -14.0 -11.1 -4.4 -1.5 1.7 5.4 5.5 1.2 -4.4 -7.1 -10.6 -16.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 68.4 51.2 59.8 42.9 54.7 61.6 72.7 84.0 89.2 89.9 90.4 76.4 841.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 10 11 9 9 9 10 10 12 13 14 13 132
Elur egunak (≥ 1 mm) 5 5 3 1 0 0 0 0 0 0 2 4 20
Eguzki orduak 65.5 89.6 133.7 190.5 229.0 216.1 227.4 207.1 145.5 110.3 61.1 49.2 1726.1
Hezetasuna (%) 86 84 83 79 78 79 80 80 83 84 87 87 82.5
Iturria (1): Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut (1981–2010, elur-egunak 1971–2000)[2]
Iturria (2): Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut (1971–2000 muturrekoak)[3]

Ondasunak

Lorategi bat dirudi hiriak, plano erregularrean antolatua, parke ederrez hornitua, hiribide zabalek zein ubideek zeharkatzen dutela. Eraikuntza aipagarriak ugari dira: Kondeen jauregia (XIII. mendea); Eliza Handia (Grote Kerk), gotiko estilokoa (XIV-XV. mendeak); Mauritshuis jauregia, gaur egun museoa dena (XVIII. mendea); Huis ten Bosch errege-jauregia (XVII. mendea); Udaletxe Zaharra (XVI-XVII. mendeak), etab.[4]

Museoak

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1620167017501850187418951909193319451960197019801990200020102011
15.00022.00038.00072.00090.000180.000270.000470.000450.000606.110550.613456.886441.506441.094488.553502.055

Azpiegiturak

Rotterdamgo metroaren E lineak (linea urdina) Haga eta Rotterdam batzen ditu.

Horrez gain, HTM enpresak kudeatutako hamairu tranbia linea dauzka.

Argazkiak

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Nederlanderaz) Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut. Klimaattabel Valkenburg, langjarige gemiddelden, tijdvak 1981–2010. .
  3. (Nederlanderaz) Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut. Klimaattabel Valkenburg, langjarige extremen, tijdvak 1971–2000. .
  4. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.