Haemophilus
Haemophilus generoa bakterio Gram negatiboz osatua dago, sarritan kokobazilo itxura dutenak. Hala ere, oso pleomorfikoak dira (itxuraz eta morfologiaz maiz aldatzen baitute). Harizpietan ere egon daitezke.
Haemophilus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Pasteurellales |
Familia | Pasteurellaceae |
Generoa | Haemophilus Winslow et al. 1917
|
Azpibanaketa | |
H. aegyptius H. aphrophilus | |
Datu orokorrak | |
Habitat | human saliva (en) |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Bakterioaren izenak mikrobio hauen berezko ezaugarria aditzera ematen du: hemofiloak dira, hots, odola behar dute egoki hazteko. Izan ere, beste bakterioen aldean hemofiloek ezin dute hainbat molekula sintetizatu: heminak eta porfirinak, besteak beste, bakterioen zitokromoek behar dituztenak. Molekula hauek odolaren globulu gorrietan ugariak direnez, Haemophilus laborategian hazteko hazkuntza-inguruari odola gehitzen zaio beti (odol-agarra eta txokolate-agarra izanik mikrobio hauekin gehien erabiltzen diren hazkuntza-inguruak).
Genero honetako bakterio batzuek kapsula dute, haien fagozitosia oztopatzen duena. Ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.
Haemophilus-en ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- anaerobio fakultatiboak (O/H: +/+)
- oxidasa (+)
- katalasa (+)
- glukosaren hartzidura: (+)
- laktosaren hartzidura: (-)
Patogenia
Genero honetako patogeno ohikoenak hauek dira:
- Haemophilus influenzae, arnas traktuko patologiak eragiten dituena. Aspaldian mikrobio hau gripearen sortzailea zela uste zen, gaur egun patologia horren eragilea birus bat dela jakin arren. H. influenzae meningitis, pneumonia eta epiglotitis askoren atzean dago. Sarritan, mikrobio honek infekzio sekundarioak sortzen ditu (hauek beste bakterio edo birus batek hasitakoak dira, H. influenzaeri egoera erraztuz geroago infektatzeko; hots, Haemophilus-ek ez du infekzioa hasten, baina hasitakoa okertzen du). Sarritan, gripearen ostean agertutako pneumoniak edo meningitisak H. influenzaeren jardueraren ondorioak besterik ez dira.
- Haemophilus ducreyi, sexu-harremanen bidez hartutako gaixotasun benereoaren eragilea: txankro biguna edo txankroidea
- Haemophilus vaginalis: hainbat baginazko infekzioen erruduna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haemophilus |