Hadrianoren arkua (Gerasa)

Hadrianoren arkua antzinako egitura erromatar bat da Gerasan, Jordanian. Arku hirukoitzeko 11 metroko altuera duen ate bat da, Hadriano enperadore erromatarrak hirira 129-130ko neguan egindako bisita ohoratzeko eraikia[1]. Arkuak, jatorrian, 22 metroko altuera izan zuen, egurrezko ateekin. Oso ohikoak ez diren ezaugarri arkitektoniko batzuk ditu, nabateoak beharbada, esate baterako akanto-hostozko oinarriak[2]. Zutabeak behealdean dauden kapitelez apaintzen dira, goialdean izan beharrean. Monumentua, oroitzapenezko arku bezala eta Gerasarako sarrera bezala erabili zen. Hiriko harresien eta arkuaren urruntasun erlatiboak Gerasa, bere goreneko garaian, hegoalderantz hedatzeko balizko plan bat adierazten du. Hedapena ez zen egin.

Hadrianoren arkua (Gerasa)
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanJerax Gobernazioa
HiriaJerax
Koordenatuak32°16′N 35°53′E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera130
Izenaren jatorriaHadriano
IzenaHadriano
Arkitektura
EstiloaErromatar arkitektura

    Deskribapena

    2005ean arkua zaharberritzen ari ziren. Berreraikuntza, 2007an burutu zen, eta, gaur egun, arkuak, 21 metroko altuera, 37.45 metroko luzera eta 9.25 metroko zabalera ditu[3].

    Arkuaren alde bakoitzak, idulki eta oinarrien gainean atxikita dauden lau zutabe ditu. Idulki bakoitzak 2.20 metroko altuera, 2.25 metroko zabalera eta 1.20 metroko sakonera ditu. Zutabe bakoitzaren oinarria akanto-hosto ilara batez koroatuta dago[4].

    Behealdean hiru korridore gangatu daude, eta horietako bakoitza korintoar kapitelak dituzten bi zutabek osatzen dute[3]. Horma-hobi bakoitza taulamendu txikiaren gainean jartzen da, kapitelez koroatutako bi pilastraren gainean.[4]

    Arkua, atiko batez errematatua da, honek eskaintza inskripzio bat eraman ahal izan zuelarik. Atikoaren behealdea, akanto hostozko friso batekin apaindu zen, eta, erdialdea, erlaitz triangeluar batekin koroatu zen[4].

    Inskripzioa

    Marmolezko tabula ansata batean inskripzio bat erantsi zen, 1.03 metroko garaiera eta 7.14 metroko zabalera duena, 12 eta 13 zentimetroko altuerako letrekin[5].

    Erreferentziak

    1. Sartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 372 or. ISBN 84-460-0412-7. PMC 34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
    2. (Ingelesez) Hadrian's Arch at Gerasa. 129-130 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
    3. Nassar, Mohammad (2014), «Hadrian's Arch's from Roman Period, Jordan: A Comprehensive Study». Mediterranean Archaeology and Archaeometry , Vol. 14, No 1, 247-259 orr.
    4. (Ingelesez) Rocca, Samuele. (2016-07-04). «Arch of Hadrian at Gerasa (129-130 CE)» www.judaism-and-rome.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
    5. (Ingelesez) «The inscription of the arch of Hadrian in Gerasa» www.judaism-and-rome.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.