Habiak

Habiak Anari kantariaren estudioko grabazio bat da, 2000an plazaratua, Anariren izena bakarlaritzat agertzen duen bigarrena. Oso grabazio landua izan zen, kolaborazio ugarirekin. Diskoak arrakasta handia izan zuen, espainiar estatuan disko onenen arteko zerrendan sartzea lortu baitzuen, Rockdelux aldizkariak argitaratu zuenez. Aldizkari berak 2004an Espainiako XX. mendeko disko onenen zerrendan kokatu zuen, 77. postuan. Denborak handiago egin du grabazio hau.

Habiak
Anari taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2000
Grabazioa2000. urteko udazkena
DiskoetxeaEsan Ozenki Records
EkoizpenaKaki Arkarazo eta Anari

Musikariak

Kantuen zerrenda

Kanta guztiak Anarirenak dira, hiru izan ezik: "Aztia", Mi-rena; "Zuganako bidea", Jon Maiarena; eta "Amultsu dator iluna", Juan Luis Zabalarena.

  1. "Habiak"
  2. "Bihotza galdu dut"
  3. "Denbora"
  4. "Geuk piztutako suak"
  5. "Aztarnak"
  6. "Aitormena"
  7. "Zubiak"
  8. "Aztia"
  9. "Zuganako bideak"
  10. "Amultsu dator iluna"
  11. "Ekilibristak"
  12. "Itsas erauntsiak"

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.