Habanako txinatar auzoa
Habanako txinatar auzoa Habanako Centro Habana auzoan, El Vedado eta Habana Zaharra artean, Latinoamerikako Chinatown zaharrenetariko eta handienetarikoa zen. Garai batean munduko bigarrena bezala onartua izan zen, Ameriketako Estatu Batuetako San Frantzizkokoaren ondoren. Lehenego negozio txinatarrak inguru horretan 1858koak ziren.
Historia
XIX. mende amaieran, 1874tik, txinatar inmigrazioa zonalde honetan kokatu zen, Dragoien kalean eta Zanja kalea artean. Inguru honetan haien kultura barruan ohikoak bihurtu diren negozioak sortu zituzten: dendak, jatetxeak, ikuztegiak, zapatadendak, tailerrak... Laster Karibeko txinatar kokapen nagusia izan zen. XX. mendearen hasieran auzoaren hamar etxe sailetan 10.000 txinatar inguru bizi zen. Denboraz auzoak komertzio-ganbara zuen, balore-burtsa eta guztiz.
Kubako Iraultzak, baina, egoera hori aldatu zuen. Laster txinatar askok Estatu Batuetako bidea hartu zuen eta auzoaren izaera txinatarra joan zen desegiten. Halaber, Gobernu Iraultzaileak negozioen nazionalizaioari ekin zion, kalte-ordainik ordaindu gabe. Azkenik, ordurako 250.000 txinatar zirenak, gehienek alde egin zuten.
Txinatar auzo honen beste ezaugarria hilerri propioa duela da. Hau Vedado Berriatik gertu dago, Kristobal Kolonen nekropolitik gertu.
1990. urtetan berriro ere lokalak eta ohiturak berreskuratzen hasi zen. Esaterako, berriro ere Txinatar urteberri-egun ospakizuna berreskuratu zen. Gaur egun jatorri kubatar duen txinatarren komunitatea oso txikia da.[1]
Sarrerako ataria
Auzoan sartzeko ataria 1999an inauguratu zen. Ataria Txinako Herri Errepublikak finantziatu zuen. Helburu horrekin eraikitzeko materialak Txinatik eraman zituzten. Izenez Adiskidetasunaren Ataria bezala ezaguna da eta Dragoien kalean dago.
Egitura hormigoizkoa da. Hiru hormigoi tona ditu, zabalera 16 metrokoa eta garaiera 12koa. Hormigoia granito grisez estalita dago eta gainean urre kolorezko zeramikazko teila esmaltatuak ditu. Monumentu arkitektoniko hau horrelako Txina kanpoan dagoen handienetarikoa da eta bakarra Latinoamerikan.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Ingelesez):Visit Cub webgunea.