HMS Hood

HMS Hood (erregistro zenbakia: 51) Royal Navyren gerra-gurutzaontzi bat izan zen. Hood izan zen Lehen Mundu Gerran eraiki ziren Admiral-klaseko lau gerra-gurutzaontzien artean lehena. Jutlandiako gudua 1916. urtearen erdialdean hasi zenean oraindik eraikitzen ari zenez, guda horrek diseinu akats larriak zeudela erakutsi zuen, eta aldaketa handiak egin ziren hurrengo lau urteetan. Hori dela eta, bera izan zen bere klaseko ontzi bakarra, Almirantazgoak erabaki batzuen hobeto zela beste klase bat zerotik hastea, G-3 klasea. Ontzi berriak eta modernoagoak agertu ziren arren, Hood munduko gerraontzi handiena izaten jarraitu zuen martxan jarri eta 20 urtera, horregatik "Hood boteretsua" ezizenarekin ezagutzen zen.

HMS Hood
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJohn Brown & Company
Jatorrizko herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Historia
Eskaera 1916ko apirilaren 7a
Gila jartzea 1916ko irailaren 1a
Uretaratzea 1918ko abuztuaren 22a
Esleipena 1920ko maiatzaren 15a
Hondoratzea 1941eko maiatzaren 24a
Naufragioa 1941eko maiatzaren 24a
KudeatzaileaRoyal Navy
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak63°20′00″N 31°50′00″W
Ezaugarriak
Dimentsioak8,9 (zingoa) × 31,7 (zabalera) × 262,2 (luzera) m
Erruna31,7 m
Zingoa8,9 m
Masa42.000 t
Abiadura32 kn
ArmamentuaBL 15 inch Mk I naval gun (en) Itzuli
BL 5.5 inch Mk I gun (en) Itzuli
QF 4 inch Mk V gun (en) Itzuli
British 21 inch torpedo (en) Itzuli
QF 4 inch Mk XVI gun (en) Itzuli
QF 2 pounder gun (en) Itzuli
.50 Vickers (en) Itzuli
torpedo tube (en) Itzuli
Unrotated Projectile (en) Itzuli
Identifikazioa

Hoodek bandera erakutsi zuen behin baino gehiagotan, 1920an martxan jarri eta 1939an gerra piztu bitartean. Hala, entrenamendu-ariketak egin zituen Mediterraneo itsasoan, eta Zerbitzu Berezien Eskuadroiarekin munduari bira eman zion 1923an eta 1924an. Mediterraneoko Flotarekin bat egin zuen 1935ean Bigarren Italo-Etiopiar Gerra hasi ondoren. Espainiako gerra zibila hasi eta hurrengo urtean, Hood ofizialki esleitu zioten Mediterraneoko Flotari, harik eta 1939an Britainia Handira itzuli behar izan zuen arte, azterketa bat egiteko. Ordurako, ontzigintzako aurrerapenek Hooden erabilgarritasuna murriztu zuten. Arazo horiek konpontzeko, 1941ean berreraikitze garrantzitsu bat egiteko programatuta zegoen, baina Bigarren Mundu Gerra 1939ko irailean lehertu zen, eta ontziak lanean jarraitu zuen hobekuntzarik gabe.

Alemaniaren aurkako gerra deklaratu zenean, Islandiaren inguruan ari zen lanean Hood, eta hurrengo hilabeteak igaro zituen Islandiaren eta Norvegiako Itsasoaren arteko uretan, blokeotik ihes egiten zuten itsasontzien bila. Propultsio-sistema labur-labur hobetu ondoren, H indarraren bandera-ontzi gisa nabigatu zuen eta Mers-el-Kebirren flota frantsesaren suntsiketan parte hartu zuen. Handik gutxira, Etxeko Flotara eraman zuten Hood, Scapa Flowen ainguratuz. Han konboi-eskolta gisa jardun zuen, eta, geroago, balizko Alemaniarren inbasioaren aurkako flota batean.

1941eko maiatzean, Hood eta Prince of Wales korazatua Bismarck alemaniar korazatua eta Prinz Eugen gurutze-ontzi astuna geldiarazteko ordenatu zituzten, Atlantikorako bidean baitzeuden, konboiei eraso egiteko. 1941eko maiatzaren 24an, Danimarkako Itsasarteko Guduaren hasieran, Hood hainbat bonba alemanek jo zuten, lehertu egin zen eta hondoratu egin zen 1.418 pertsonako eskifaia galduta, tripulazioko 3 izan ezik. Publikoki sumatzen zen gaindiezintasunaren ondorioz, galerak moral britainiarrari eragin zion.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.