HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna
HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean ospatzen da, eta GIB/HIESaren pandemiaren aurkako aurrerapenak ezagutaraztea du helburu.[1] 2020ko HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunaren leloa "Elkartasun globala, erantzukizun partekatua" da.[2]
HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna | ||
---|---|---|
Mota | nazioarteko egun LGBTQIA+ awareness period (en) | |
Honen izena darama | Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea | |
Indarraldi | 1987ko abenduaren 1a - | |
Egun | Abenduaren 1 | |
Fundatzailea | Osasunaren Mundu Erakundea | |
Argumentu nagusia | Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea | |
Antolatzailea | GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua | |
Historia
1988ko abenduaren 1ean ospatu zen lehenengoz.[3] Osasun Ministroen Nazioarteko Biltzarrean, 1988a "HIESari buruzko Komunikazio eta Lankidetzaren Urtea" izendatu zuten.[4]
Munduko Osasun Erakundeak (OME) abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna deklaratzeko promosamena egin zuen eta Osasunaren Nazioarteko Batzarraren eta NBEren Batzar Nagusiaren babesa izan zuen.[5]
1988ko urriaren 27an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 43/15 Ebazpenean abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen OMEren proposamena aurrera eramanez.
1988tik 2004ra, ONUSIDAk HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna antolatzearen ardura zuen, baina 2005etik aurrera WAC-World Aids Campaign erakunde independentearen esku utzi zuen.
Etimologia
2011n ONUSIDAK egunaren izena aldatu zuen, "borroka" hitzak gerra kutsua zuelakoan "ekintza" hitza proposatuz.
Erreferentziak
- «Día Mundial de la Lucha contra el sida» Naciones Unidas 2012.
- «Día Mundial del sida» www.unaids.org.
- En el año 1988 se celebraron elecciones en Estados Unidos, y la fecha quedaba suficientemente alejada de las elecciones como para atraer la atención de los medios de comunicación.[erreferentzia behar]
- «Cumbre Mundial de Ministros de Salud» WHO. World Health Organization 28 de enero de 1988.
- «Día Mundial del sida» Censida. Centro Nacional para la Prevención y el Control del VIH y el sida.