HETEL
HETEL, Heziketa Teknikorako Elkartea gizarte-ekimenezko, hau da, ekimen pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeen elkartea. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldetan sustraiturik dago. Elkartea 1987an sortu zen horrelako ikastetxeak koordinatzeko eta, halaber, lan heziketa sustatu eta hobetzeko. Hasiera batean batez ere La Salle eskola kristauen ikastetxeak baziren, urteen poderioz beste motatako ikastetxeak integratzen joan ziren. HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira.
HETEL | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
webgune ofiziala |
Helburuak
Elkartearen helburuak hauexek dira: esperientzien eta egite-jakitearen trukaketa eta kalitatea eta pedagogi, antolakuntza, teknika eta teknologi berrikuntzak eskaintzen dituzten proiektuetan elkarrekin parte hartu eta haiek garatzea. HETELeko zentroak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Lanbide-prestakuntza zentro integralen sarekoak dira. Jarduera-printzipioetariko batzuk, bestetik, honako hauek ditugu: "teknologia eta pedagogiaren berrikuntza gidatzea, elkarturiko ikastetxeen artean eta hauen eta gizartearen artean komunikazioa eta elkar laguntza bultzatzea eta beste Autonomia Erkidegoko eta beste herrialde batzuetako lanbide heziketako zentro eta enpresekiko harremanak eta lankidetza sustatzea".[1]
Ikastetxeak
Araba
Bizkaia
- Zabalburu Ikastetxea. Bilbo.
- Kimika eta Elektronika Eskola. Bilbo.
- Politeknika Ikastegia Txorierri. Derio.
- Salesianos. Deustu.
- San Jose - Maristak L.H Ikastexea. Durango.
- Lea Artibai Ikastetxea. Markina.
- Somorrostro Irakas-gunea. Muskiz.
- San Viator Ikastetxea. Sopuerta.
- Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia. Zeanuri.
Publikazioak
HETELkaria aldizkari urtekaria argitaratzen du.[2]