HAUSnART
hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektiboak 2011an sortu zuen aldizkaria da. Aldizkaria paperean eta sarean argitaratzen da eta bertan hizkuntza nagusia euskara bada ere ingelesez ere artikuluak argitaratzen ditu.
Aldizkaria | hAUSnART |
Sortze urtea | 2011 |
Mota | Filosofia eta gizarte gaiak |
Saltzen den lurraldea | Euskal Herria |
Editatzen den hiria | Donostia |
Hizkuntza | Euskara |
Maiztasuna | Urtean bi ale |
Argitaratzea | Maiatzean eta Abenduan |
Argitaletxea | Lapiko Kritikoa kultur elkartea |
Inprimategia | Antza S.A.L. |
Ekoizpena | - |
Zuzendaria | Andoni Olariaga |
Kontakturako bidea | lapikokritikoa@gmail.com |
Lapiko Kritikoa webguneak teoria eta filosofia kritikoaren gaitasun bereziak azpimarratzen ditu. Webaren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea du helburu, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz. Era berean, eremu ez akademiko zein irakaskuntza unibertsitarioaren arteko elkarlana bultzatzeko asmoa du.
hAUSnART aldizkariak ildo horri jarraitzen dio humanitateen eremuko diziplina ezberdinetatik sortutako lanak argitaratuz[1]. Azken alea 2013ko maiatzean argitaratu zen
Erreferentziak
- hAUSnART, 0 zenbakia, 9. orrialdea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- hAUSnART aldizkaria, Lapiko Kritikoa webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.