H. Robert Horvitz
Howard Robert Horvitz (Chicago, 1947ko maiatzaren 8a) estatubatuar biologoa da. 2002ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Caenorhabditis elegans zizare nematodoari buruz egindako ikerketengatik. Sydney Brenner eta John E. Sulstonekin partekatu zuen saria.[1][2]
H. Robert Horvitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1947ko maiatzaren 8a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Zuri (arraza)a |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Martha Constantine-Paton (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea 1974) Doktoretza Niles East High School (en) Massachusetts Institute of Technology Massachusetts Institute of Technology School of Science (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | James Dewey Watson Sydney Brenner Walter Gilbert |
Doktorego ikaslea(k) | Junying Yuan (en) Paul W. Sternberg (en) Niels Ringstad (en) Shunji Nakano (en) Gary Ruvkun (en) Erik Jørgensen (en) Andrew Chisholm (en) Yishi Jin (en) Ronald Ellis (en) Erik C Andersen (en) Victor Ambros (en) Barbara Conradt (en) Gillian M Stanfield (en) Peter W Reddien (en) Matthias C Truttmann (en) Joshua Levin (en) Melissa M Harrison (en) Joshua M Kaplan (en) Shai Shaham (en) Iva Susan Greenwald (en) Scott G. Clark (en) Cornelia Bargmann (en) Gian Garriga (en) Dengke K Ma (en) Yi-Chun Wu (en) Michael R. Koelle (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, unibertsitateko irakaslea, genetista eta medikua |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology Howard Hughes Medical Institute (en) (1988 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Medicine (en) |
web.mit.edu… |
Formakuntza
Chicagon jaio zen familia judu batean eta Massachusetts Institute of Technologyn matematika ikasi zuen. Ondoren, biologia ikasi zuen Harvardeko Unibertsitatean.
Biologo ikertzailea
1974an Cambridgeko Biologia Molekularreko Laborategian hasi zen lanean eta Sulston eta Brennerrekin C. elegans-en genetika ikasi zuen. 1978tik biologia irakaslea da MITen. Nematodoaren genetikan egin zuen ikerketa apoptosian oinarritu zen eta heriotzaren geneak identifikatu zituen.
1988tik AEBetako Massachusetts-eko Howard Hughes Institutu ospetsuko ikertzailea da. Jaso dituen sarien artean, 2001ean Amerikako Genetika Elkartearen Domina eman zioten.[2]
Robert Horvitzek, aurreko bien bidetik aurrera eginez, zelulen heriotza kontrolatzen duen programa genetikoari buruzko oinarrizko aurkikuntzak egin ditu. C. elegans -en zelulen heriotzarekin lotutako gene batzuk identifikatu zituen, eta gizakietan ere era horretako geneak badaudela ikusi zuen.[2]
Zelulen heriotzaren programazioa ulertzea ezinbestekoa da hainbat gaixotasunen muina ezagutzeko. Hiesean, bihotzekoak jotakoan eta endekapen-gaixotasun batzuetan, heriotzaren prozesua azkartu egiten delako galtzen dira zelulak. Beste gaixotasun batzuetan, aldiz, kontrakoa gertatzen da; minbizian eta egoera autoimmuneetan, adibidez, hil beharko luketen zelulek bizirik jarraitzen dute. Ez da harritzekoa, beraz, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria hiru ikertzaile horiei ematea, haiei zor baitzaie gaur egun egiten ari diren ikerketen oinarria.[2]
Lanak
- Sulston, J.E.; Horvitz, H.R. (March 1977). "Post-embryonic cell lineages of the nematode, Caenorhabditis elegans". Developmental Biology. 56 (1): 110–156. doi:10.1016/0012-1606(77)90158-0. PMID 838129.
- Ellis, Hillary M.; Horvitz, H. Robert (28 March 1986). "Genetic control of programmed cell death in the nematode C. elegans". Cell. 44 (6): 817–829. doi:10.1016/0092-8674(86)90004-8. PMID 3955651. S2CID 44031839.
- Ellis, R E; Yuan, J; Horvitz, H R (November 1991). "Mechanisms and Functions of Cell Death". Annual Review of Cell Biology. 7 (1): 663–698. doi:10.1146/annurev.cb.07.110191.003311. PMID 1809356.
- Yuan, J; Shaham, S; Ledoux, S; Ellis, HM; Horvitz, HR (19 November 1993). "The C. elegans cell death gene ced-3 encodes a protein similar to mammalian interleukin-1 beta-converting enzyme". Cell. 75 (4): 641–52. doi:10.1016/0092-8674(93)90485-9. PMID 8242740.
- Hengartner, MO; Horvitz, HR (25 February 1994). "C. elegans cell survival gene ced-9 encodes a functional homolog of the mammalian proto-oncogene bcl-2". Cell. 76 (4): 665–76. doi:10.1016/0092-8674(94)90506-1. PMID 7907274. S2CID 29437409.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «H. Robert Horvitz» HHMI (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
- Zientzia, Elhuyar. (2002-11-01). «2002ko Nobel sariak urte askotako lanaren ordaina» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) H. Robert Horvitz - Curriculum Vitae
- (Ingelesez) H. Robert Horvitz - Autobiografia
- (Ingelesez) Horvitz laborategia MITen
- (Ingelesez) Ikekerta-lerroaren deskribapena